[itzul] proyecto estrella
h-agirre a bildua ivap.es
h-agirre a bildua ivap.es
Ast, Urt 26, 10:18:02, CET 2012
Pentsatzen jarrita, pilotan erabiltzen den "partida estelarra" hori ez
al dator estrella-tik? Euzkitzek partida nagusia erabiltzen du ETBn
esatari dabilela, baina pilotazaleek "estelarra" hitza erabiltzen dute.
(Gaurko partidetan zein duk estelarra?)
Nahiz telebistan estelarra erabili, ez dakit "partida nagusia"
nagusituko den pilotazaleen artean...
Proiektu hitza bera ere adibide ona da. Nork erabiltzen du egun
egitasmo? Oso jende gutxik. Eta pena da, oso ongi osatutako hitza dela
iruditzen baitzait.
Amurizak bere azken liburuan hain ongi esan zuenez, euskaldunok kapazak
gara ogia esan baina segidan "panadero" eta "panaderi" hitzak hitzetik
hortzera erabiltzeko.
Uste dut hausnarketa serio bat egin behar dela honen guztiaren inguruan,
hitz euskaldunenak eta gogokoenak ez baitute, kaleko egunerokoan, bidea
egitea lortzen.
Izena
Kargua
mailto: e-mail a bildua ivap.es
Helbidea
945 0176
http://www.ivap.euskadi.net
(c) 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Nahi baduzu, hemendik aurrera euskaraz egingo dugu gure artean.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: karlos del_olmo
Bidaltze-data: jueves, 26 de enero de 2012 10:04
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>"denborarekin erabiltzaileek finkatuko dute A edo B bietako zein
nagusituko den", ez naiz asko fio.
Baina fio izan zein ez, halaxe gertatzen da hizkuntza guztietan, hiztun
kopurua gorabehera (ezin da-eta bestela jazo ahozkoan behintzat,
mintzatuan
ez baitago zuzentzailearik edo zentsuratzailerik: "bentana" berba ez
dago
jasota euskal hiztegietan, baina euskaldun askok erabilia da, arautze
indarra eta hiztegiak gorabehera).
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago