[itzul] Orientalística
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Al, Urt 30, 19:05:51, CET 2012
Jon,
Zure erantzun guztietan saiatu zara begiradak gaztelaniazko "orientalística"tik "orientalismo"ra desbideratzen, ulertezina egiten zaidan irrika batekin, "orientalística" ERE erabiltzen baita, begi-bistan dagoenez. Erantzun-katea itzulkide guztien ordenagailuetan dago, interesa duenak nahi badu egiazta dezan esan berri dudan hori.
Eta, gainera, aipatu dizut "orientalistika"ri "orientalismo"ren aldean ikusten diodan abantaila bat. Hala ere, zuk euskaraz "orientalismo" erabiltzearen aldeko apustua egin duzu (eta, dirudienez, apustu horri eusten diozu, zure azken mezuko hitzetatik ez baita ondorioztatzen apustu horretan atzera egin duzunik).
Tamalez, bospasei estekatan "orientalística" ez aurkitzetik gaztelaniaz "ez dagoela" esatera jauzi egin duzun bezalaxe, argudio-elkartruke arrunt bati kutsu itsusi bat ematera egin duzu jauzi oraingoan, demagogia-akusazio mindu eta mingarri horrekin, eta horrelako argudioek, niri behintzat, eztabaidarako gogo oro uxatzen didate.
Ongi izan.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 30 de enero de 2012 18:31
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Orientalística
Nik ez dut ezer isilarazi. Gaztelaniaz "orientología" ere erabiltzen da. Zuk hori isilarazi duzula esan dezaket? Ez duzu esan, baina ez duzu isilarazi, ezta?. Ba, nik ere ez. Demagogian (edo demagogistikan) iaioa zara. Baina nire hitzen eta ekintzen jabe neu naiz.
Isilarazle bikaina da, ordea, Google. Agerraldi kopuruak ikusi. Hitzak gastatu ahala berriak sortzen ditugu, hartu dituzten konnotazioak-eta saihesteko, edo besterik gabe aurrekoengandik bereizteko, berri kutsua emateko. Hortik etor daiteke hitz berrien erabilera berria. Eta testuinguruaren arabera 'ekialdekoaren zaletasuna' ere esan nahi lezakeenez (testuinguruak argitzen badu ere), batzuek -ismo-tik -ística-ra jauzi egin beharra sumatu izana nik ez dut ukatu; baina, hain da berria, ze, oraindik hiztegietan ez dela agertzen frogatu dut (azken oihukoarenean izan ezik).
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 18:05
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Orientalística
Diozu, berriro ere: "Eta gure auzoetan (gaztelania, frantsesa, ingelesa, portugesa eta katalana; turkiera anekdotikoa da) euskaraz bezala (cf, HB) "orientalismo" egiten dutela/dugula".
Eta nik diot ez dudala ulertzen zergatik tematzen zaren isilarazten gaztelaniaz "orientalística" ERE erabiltzen dela.
Eta, gainera, diot: euskarak "orientalismo" har badezake, "orientalistika" ere har dezake. Abantaila garbi batekin: "orientalismo", "indigenismo" bezala, polisemikoa da; "orientalistika", ordea, ez: zehatzagoa da. Zerorrek ondoriozta dezakezu ondorioztatu beharrekoa.
Ondo izan.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 30 de enero de 2012 17:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Orientalística
Urrunago joan barik, lingüística. Baina inork ez du esan -ística amaiera hizkuntza germanikoen esklusiba denik (euskaraz ere badaude -istika amaierakoak). Orientalistik (de) eta horren aldaera ortografikoak alemanez eta inguruko hizkuntzetan (suediera eta poloniera barne, denak germanikoak izan ez arren) erabiltzen dituztela esan (nahi) dut. Eta gure auzoetan (gaztelania, frantsesa, ingelesa, portugesa eta katalana; turkiera anekdotikoa da) euskaraz bezala (cf, HB) "orientalismo" egiten dutela/dugula.
Tira, gaztelaniaren azken oihuari jarraitu nahi bazaio, ekin bipil eta zangar. Baina bakez asmatuta zegoenari ez diogu muzin egingo, aldatze hutsak biziberritu egiten gaituelakoan. Iritzi bat baino ez da; sendoa, baina iritzia.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 17:29
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Orientalística
Gauza bat da Googlek eskainitako lehenbiziko esteketan "orientalística" ez aurkitzea, eta beste gauza bat da horretan oinarrituz esatea gaztelaniaz "orientalística" hitza ez dagoela.
"-ística" amaierarekin, hitz gehiago ere badaude gaztelaniaz; hots, ez dela hizkuntza germanikoen esklusiba. Adibidez, "romanística", "anglística", "patrística". Ez dira eguneroko hitzak, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzan ez "daudenik".
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 30 de enero de 2012 16:02
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Orientalística
Bipila, bai, bipilegia ez. "Egotea" zer den definitu beharko genuke. Asko begiratu barik Googlen "diccionario español" idatzi eta lehen orrialdean agertzen diren esteketan, batean ere ez "dago". Esanguratsua, bipilaz gain.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 15:40
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Orientalística
Ezeztapen bipilegia iruditzen zait esatea gaztelaniaz ez dagoela "orientalística". Begiratzen baduzu "Diccionario del Español Actual", Manuel Seco, Olimpia Andrés eta Gabino Ramos-ena, bere bigarren edizio eguneratuan, behintzat, hauxe diola ikusiko duzu:
Orientalística: conjunto de disciplinas relativas al estudio de las lenguas y culturas del Oriente.
Estekak ere mordo bat agertzen dira. Adibidez, hau: http://www.elpais.com/articulo/cultura/EGIPTO/ORIENTE_PROXIMO/CULTURA_FARAONICA_EGIPCIA/congreso/muestra/pujanza/orientalistica/Espana/arqueologia/Mesopotamia/ha/revisar/expertos/elpepicul/20000404elpepicul_14/Tes
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 30 de enero de 2012 15:26
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Orientalística
Mailegatzekotan, 'orientalismo' forma hartuko nuke. Alde batetik, gaztelaniaz, *orientalística ez dago, 'orientalismo' baino. Eta:
Ingelesez, Orientalism
Frantsesez eta katalanez, orientalisme
Portugesez, orientalismo
Turkieraz, oryantalizm
Hizkuntza eslaviarrek beste erro batzuetatik jotzen dute.
Alemanak, hizkuntza germanikoek eta ingurukoek jotzen dute '-istika' amaiera erabiltzera (ortografia aldaerak gorabehera).
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 13:07
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Orientalística
Kaixo: nola eman dezaket hori euskaraz? Eman al duzue inoiz?
"Friedrich Rückert fue un importante catedrático alemán de
orientalística durante los siglos s. XVIII y XIX"
Mila esker aurrez
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago