[itzul] AC Resonante
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Uzt 5, 18:40:51, CEST 2012
Testuingururik gabe, ez da erraza:
<sistema elevador> hori izan liteke jasogailu bat (traste mekaniko bat),
baina, inguruan zer duen ikusita, esango nuke <sistema
(tentsio)-jasotzaile> bati buruz ari dela (traste elektroniko bat,
inbertsore bat, ziur asko korronte zuzenetik korronte alternora pasatzeko),
eta erresonantzia-zirkuitu bat erabiltzen duela.
Baina arraroa da AC bakarrik erabiltzea, eta ez DC/AC.
Eta arraroa da "3x5 kv" hori, baina, tira, ni ez naiz aditua.
Dena dela <1550kv> gaizki idatzita dago (ez dut esaten zuk gaiziki idatzi
duzunik). Honela behar du: <1550 kV>. Eta <3x5 kV> hori, gutxienez, honela:
<3x5 kV>.
Alfontso
2012/7/5 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> Arratsaldeon:
>
> Norbaiti bururatzen zaio nola itzul daiteke "sistema elevador AC resonante
> 1550kv/3x5 kv". NIk uste dut AC hori elektrizitatearen arloko AC/DC-arekin
> lotuta dagoela.
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia.
>
> ------------------------------
> *De:* Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Lunes 11 de junio de 2012 10:15
> *Asunto:* [itzul] Zuzenbide Corpus ederra EHUren webgunean
>
> Egun on:
>
> Ikusi al duzue Zuzenbide Corpusa, EHUren Euskara Institutuaren webgunean?
>
> http://www.ehu.es/ehg/zuzenbidea/
>
> Iturri askotatik bildutako testuak. Bi sail nagusi (bereiz ikus daitezke
> emaitzak):
>
> - lege-testuak
> - testu akademikoak
>
> Sei milioi hitz eta gehiago. Kontsulta bakunak eta konbinatuak egiteko
> aukera (lehenagotik Ereduzko Prosa Gaur eta ZIO Corpusa dauden bezala,
> adibidez).
> Ederra. Zorionak eta eskerrik asko egileei.
> Patxi
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/364c3629/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago