[itzul] Lanzadera

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Lar, Eka 2, 00:16:21, CEST 2012


Ondo legoke galdera egin duenak argituko balu zein den kontzeptuaren testuingurua, jakiteko ea zenbateraino den beharrezkoa termino bat asmatzea (hiztegigintzaz ari ote garen) ala aski den "autobus" edo "tren" hitza erabiltzea. Interneten bilatu ditudan adibideetan ez dakit zer eransten dion adjektiboak izenari: "La lanzadera al aeropuerto" bezalako zerbait itzuli behar bada, "aireporturako autobusa" esanda aski garbia da testuinguru gehienetan, nire ustez behintzat. Ez dut beharrik ikusten "aireporturako lotura-autobusa" ipintzeko. 




KOLDO BIGURI

El 2012 mai 31, a las 11:36, Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com> escribió:

> Esango nuke hazi ditzakegula (umeez gain) txekorrak, adibidez, baina
> ez artoa, garagarra edo mahatsondoak, esaterako.
> 
> Orotariko Euskal Hiztegian:
> 
> 1. (Aux. trans.). Criar, mantener, alimentar, nutrir (ref. tanto a
> personas como a animales). "Nourrir" SP, Ht VocGr 390, VocS, VocBN,
> Gèze, Lrq. "Alere [...], hazi, entretenitu, mantenatu" Urt I 483.
> "Criar, nutrir" Lar y Añ. "Criado en buenos pañales, trosederretan
> azia" Lar. "Nourrir [...] Ama onak berak hazten du bere haurra, la
> bonne mère nourrit elle-même son enfant" Dv. "Baditu sei haur hazteko,
> il a six enfants à nourrir. Lur-sagarra hainitz ona da urdeen hazteko,
> la pomme de terre est très bonne pour nourrir les porcs" Ib.
> 
> Gero, bada "hazi" intrantsitibo bat:
> 
> 3. (V, G, AN; Mic, Lar, Aq 879, Añ, Dv, H, VocB), hazitu (Lar, H),
> aasi (V-m). Ref.: A (hazi, aasi); Iz ArOñ (asi); Etxba Eib; Gketx
> Loiola; EAEL 53; Gte Erd 210; Elexp Berg. (Aux. intrans.). Crecer,
> agrandarse, aumentar. "Acrecer" Mic. "Crecer" Lar, Añ. "La mala hierba
> crece mucho, azi da lolloa nola belar gaistoa" Lar. "Acrecentar",
> "aumentar", "fermentar" Añ. "Croître, augmenter. Haziko dira zure
> indarrak (Mb), vos forces augmenteront" H. "Maiatzeko urak ulea
> aztekoak izaten dira" A EY I 66. "Crecer", "acrecentar" Etxba Eib.
> "Azkeneko urtietan asko azi da Eibarko errixa" Ib. "Crecer. Arbola ori
> ikaragarri azten da" Elexp Berg. En AxN se explica hantzen (190) por
> azitzen.
> 
> Horko "hazi da llolloa nola belar gaiztoa" horren antzera, esan
> genezake "euriaren ondotik, ondo hazi da belarra", baina, nik
> dakidala, ez "datorren urtean garia haziko dut", esate baterako.
> 
> Testuetan aurkitu ditudan hauetatik, beraz, nik egoki deritzot
> lehenbizikoari (aipatu berri dudan adieran), baina ez bigarrenari
> (nahiz "hazten da" agertu):
> 
> - Garoa hazten ez den leku patogeno horietako bat zela jakin genuen.
> - Garagarra: malteatze prozesuetarako eta aziendentzako hazten da
> garia landatzeko txiroegiak edo hotzegiak diren eskualdeetan.
> 
> Baliteke zilegi izatea horretara ere hedatzea. Bitxia izan liteke,
> baina niri normala gertatzen zait "mikroorganismoak edo zelula biziak
> ingurune artifizial kontrolatu batean hazten dituzte", baina oraingoz
> behintzat ez "garia haziko dut" (garrantzi handirik ez du izango,
> baina baserrian hazia naiz).
> 
> Ongi izan eta hazi.
> 
> Patxi
> 
> 2012/5/31 imanol salegi <isuuis a bildua yahoo.es>:
>> Kaixo.
>> 
>> Lankide batekin izandako eztabaida zabaldu nahi dut.
>> 
>> 
>> Zuzena al da HAZI aditza erabiltzea laboreei, barazkiei, frutari zein arbolei lotuta?
>> Izan ere, esaldi bakar batean ageri zaizkit zenbait labore, barazki, fruta eta arbola (gaztelaniazko cultivar aditza erabilita), eta haurrentzako testua izanik, ez nuke nahi sinpletasun hori galdu.
>> 
>> Mila esker,
>> 
>> Imanol
>> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago