[itzul] Copago

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Eka 4, 13:14:19, CEST 2012


	Ez nuke gaia gehiago korapilatu nahi, baina "co-" aurrizkia ez da problematiko muinean aditza dagoenean bakarrik. Izena dagoenean ere bada: <<codirector>>, <<copresentador>>...

	Nire iritzian, lehenago edo geroago, euskaraz men egin beharko diegu "ko-"dunei.


Asier Larrinaga



*******************************************************
From: Elhuyar Fundazioa [mailto:elhuyar a bildua gmail.com] 
Sent: Monday, June 04, 2012 12:57 PM
To: Koldo Biguri; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Copago

Koldo Bigurik esan duen moduan, alde batera utzi beharko dira "berrordainketa" gisakoak, egia izanik ere. Ez dut uste itzultzaileari dagokionik interpretazioa puntu horretaraino egitea, batez ere jatorrizko hitza nahita bilatutako eufemismoa denean. Horregatik, ordain politikoki zuzen baten bila abiatu beharko du itzultzaileak. <koordainketa> eta <koordainkidetza> ordainak proposatu dira.
Alde horretatik, interesgarria da hitza, ko- aurrizkiaz osatutako hitz eratorriak euskaratzeko batzuetan dugun arazoa azaleratzen duelako.
 
-kide, eta, hortik, -kidetza aukerak hor ditugu, egia da, baina garbi izan behar dugu -kide kuasiatzizkia (berez, izena da, eta harekin osatutako hitzak ez dira hitz eratorriak, hitz-elkarteak baizik) izenei eransten zaiela, eta ez aditzei (nahiz eta <ikaskide> gisako salbuespenen bat edo beste badagoen). Horregatik, adibidez, <osakidetza> hitza aski badaezpadakoa da (bego izen berezi moduan, Osakidetza, baina ez izen arrunt gisa). Hor ibili da, edo dabil, <hezkidetza> hitza ere.
 
"coexistencia", "coproducción", "coeducacion", "cogeneración", "cogestión" gisakoetan dugu arazoa (eta sail horretakoa da "copago" ere); hau da, muinean aditza dutenak dira problematiko, eta ez "consuegra", "contertulio", "copropietario" gisakoak.
 
<baterako X> moldea erabili da, erabili dugu, <baterako hezkuntza>, <baterako sorkuntza>.... <baterako X> horrek ez du arazorik sortzen jatorrizkoan "joint, conjoint, conjunta..." gisakoak daudenean erdaretan (joint floating / flotación conjunta, frecuencia conjunta / joint frequency, thérapie conjointe / conjoint therapy...), baina erdaretan "coX" dagoenean, ez gara beti gustura gelditzen (<baterako sorkuntza> eta <baterako hezkuntza> gisakoak, adibidez, ez dira, normalean, oso gogobetegarri gertatzen).
 
Beraz, itxuraz, bi bide genituzke:
1- <baterako ordainketa>
edo, -kide kuasiatzizkia izenei lotzekoa bada, 
2- <ordaintzekidetza> (ez pentsa ezinezkoa denik; Zehazki hiztegian, adibidez, <kudeatzekidetza> proposatu da).
 
1. aukerak, zuzena izan arren, ez du, nire ustez, arrakasta izateko aukera handirik: bi hitz dira (eta ez da termino teknikoa).
2. aukera ere teorikoki zuzena da, baina oso kakofonikoa da, eta arrakasta izateko euskarririk ez diot ikusten.
 
Bada beste aukera bat, hasierako mezuetan ageri dena: <koordainketa>. Huraxe gertatzen zait niri gustagarriena eta arrakasta izateko aukera ere ikusten diot (arrakasta idatzia, zeren, ahozkoan, "kopago" ibiliko baita, jakina).
 
Hala ere, onartu behar genuke <koordainketa> berrikuntza dela, ko- aurrizki kultua ez baitugu orain arte erabili euskal hitzei lotuta hitz eratorri berriak lortzeko. Duela urte batzuk, plaza honetan, <kosorkuntza> aipatu nuen <baterako sorkuntza> terminoaren ordez erabiltzeko aukera gisa, baina ez nuen aldeko askorik izan, egia esan. Orain, beste batzuek proposatu dute baliabide hori. Ea zer dioen (itzultzaile-)herriak.
 
Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak 
 
 

2012/6/4 Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es>
Bai, Karlos; baina itzultzaileak gaituk eta ez kritiko sozialak. Eta itzultzaileak ez luke iruzurrik egin behar (Petrik dioen bezala, nire lapsus digital bat aprobetxatuz) bere "ideologia" edo ikusmoldea sartzeko itzulpena delakoan. Eta tentazio horretan asko erortzen dira; adibide askoren artean, bat: Bilboko postetxe nagusiko lehoi baten azpian ikusitakoa: "Nacional>Estatu barrukoa", itzulpen hau egin duenak bere ideologiaren arabera jokatu du, eta ez itzulpen-eskatzailearen borondatearen arabera: ez al doa "gure kode deontologikoa" delakoaren kontra?  
 
Koldo Biguri

________________________________________
De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Lunes 4 de junio de 2012 12:21
Asunto: Re: [itzul] Copago

>Espainiako administrazioak "copago" hitza asmatu duenean, bistan da ez duela "repago" erabili nahi.

Jakina, Koldo, zein hartzailek irentsiko luke pilula edo injkezio hura, osterantzean? Baina, zer rodaintzen du administrazio horrek, berez, gure dirua erabili barik? Dena dela, nirea ez da hizkuntzazko proposamena. Guztiakrein ere, ez gaitezen lost in translation , esapidearen ifrentzuan zer dagoen argi izan behar dugu, "herritarraren gainordain" batez ari baita, eta ez elkarrekin edo elkarren artean ordaintzen dugun zer edo zeren gainean. Ondo segi! 


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago