[itzul] Copago

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
As, Eka 5, 13:37:45, CEST 2012


Administrazioak ez dau zati bat ordaintzen.  Zerbitzu hori  herritarrek 
ordaindutako zergen emoten da eta orain  hala erabakitzen dalako, ez 
administrazioak, administrazioan diharduen politikari batek baino,  
ordaintzen da, ordaindu behar da.
Autonomia-erkidego batzuk sortu eta eragindako  zorra  estaltzeko.

http://opiniondeunindignado.blogspot.com.es/2012/03/el-copago-otro-invento-de-los-politicos.html 



El 05/06/2012 13:28, alberto errea escribió:
> Jon Aurre<jonaurre a bildua ...>  writes:
>
>> Egun on:Zelan itzuli beharko genuke "copago" berba dontsu hau? Izan egun
> ona. Jon Aurre
> Nik "ordainkidetza" erabiliko nuke, nahiz eta kakofonikoa izan.
>
> Eztabaida interesgarria benetan. Nere ustez hitza itzuli behar dugu, islatzen
> duen errealitatearen alde edo kontra egon. Kasu honetan, ni "copago" horren
> kontra nago, baina argi dago ez dela berriro edo bitan ordaintzea, baizik
> zerbitzu edo produktuaren zati bat ordaintzea (beste zatia, administrazioak
> ordaintzen du).
>
> Azkenean, tasa pagatzea da, askotan egiten duguna (botikekin, hezkuntza ikastaro
> baten matrikulazioekin, etab.), baina ziur asko ingelesaren eraginagatik (copay,
> copayment) hedabideetan "copago" nagusitu da.
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago