[itzul] Itzulpenaren harreraz

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
As, Eka 19, 21:02:22, CEST 2012


Gogoetarako bi ohartxo:

1. Euskal argitaletxe oso ezagun batek 31 izenburu "gomendatu" ditu oporretako irakurgai modura nire umearen ikastolako Lehen Hezkuntzako sei mailetako haurrentzat. Asmatu horietatik zenbat diren itzulpenak.  

2. EHUko 18 ikasleren artean egindako inkesta batean, euskarara itzulita irakurri duten azken literatura-lana zein den galdetu diete; haietatik 6 ikasle Itzulpengintza ari dira ikasten; beste 6 Euskal Filologia; gainontzeko 6ak, bestelako ikasketak, euskaraz. Zer uste duzue irakurri dutela?



ERANTZUNAK:

1. galdera: 5 (edo 2, Mikel Valverderen "Rita" saileko hiru kenduz gero).

2. galdera: Inork ez du gogoratzen euskarara egindako literatura-lan bakar bat ere irakurri duenik txikiak zirenetik.




Koldo Biguri
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120619/21f745c3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago