[itzul] Ikas vs. ikaste
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
As, Ira 25, 14:24:03, CEST 2012
Nire ustez, sinonimoak dira. Biak dira hitz-elkarteak, baina morfologikoki
desberdinak. <ikasprozesu> elkarteak aditz-oina du lehen osagaia. <ikasteko
prozesu> parafrasea liteke, <idazmakina> elkartea <idazteko makina> den
bezala. <ikaste-prozesu> elkartea mendetasuneko ohiko <izen-izen> elkartea
da, eta parafraseatzeko aukera bat baino gehiago uzten du (ikasteko
prozesua, ikastearen prozesua), baina uste dut kontzeptu bera dagoela
batean zein bestean.
Nik <ikasprozesu> erabiliko nuke, ohikoa baita <ikasi> aditzarekin era
horretako elkarteak egitea. Hor ditugu, adibidez, <ikasgela, ikasliburu,
ikasmahai, ikasmaterial, ikastetxe, ikastordu, ikasturte> Hiztegi Batuan.
Egia da elkartearen bigarren osagaia ez dela izen abstraktua Hiztegi Batuko
sarrera horietan, baina, hala ere, ez diot eragozpenik ikusten. Hezkuntza
Sailaren Hezkuntza Administrazioko hiztegiak berak ere <ikasprozesu> ematen
du.
Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2012/9/25 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> Egun on:
>
> Hezkuntza-arlo liburu batekin ari naiz, eta jakin nahi nuke ea
> ikas-prozesua eta ikaste-prozesua formak (edo gisa horretako beste edozein)
> sinonimoak diren, edo ea forma horien artean bat hobestekoa den.
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120925/86b3d960/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago