[itzul] "Laboral kutxa"?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Api 30, 17:15:50, CEST 2013
Laboral Kutxa eta Rural Kutxa aipatu nituen atzo, baina bazegoen Vital
Kutxa ere Araban. Konponbidea ez da Kutxa Laborala, ez Kutxa Rurala, ez
Kutxa Vitala. Laborala ez da onargarriagoa b jatorra daukalako, ezta
Errurala Rurala baino, ez Bitala Vitala baino; Banku Gipuzkoanoa ere ez
da Banku Guipuzcoanoa baino euskarago. Ortografiak (garai bateko
maileguak idazteko arauak) ez du ez dena badena egiten. Laboral kutxa,
Rural kutxa, Vital kutxa nahiz Allianz aseguru-etxea ez dira
kritikagarriak gramatikaren aldetik (izen berezia generikoaren
aposizioan zuzena baita euskaraz), baizik eta hizkuntza politikaren
aldetik Euskal Herriko erakunde batek (Allianz ez besteak) ez dutelako
euskaratik sortu euren izena, izen berezia. (Hizkuntza) politikari
dagokion aldetik iritzi politikoaren arabera ados edo desados egongo
gara kritikarekin (jakina, Euskal Herrian dibertsitatea eta pluraltasuna
irentsi behar ditugu, horren atzean gu ez garena ezkutatu arren, munduan
zehar herri bakoitzak bere zentraltasunari eta singulartasunari eutsi
nahi dion bitartean... Ops, hau esatea ez da politikoki zuzena. Baina,
lasai, ez dut barkamenik behar). ;-)
________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Bidaltze-data: lunes, 29 de abril de 2013 17:29
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] "Laboral kutxa"?
Kaka piloa, bai. Aspaldidanik dago Nafarroan "Rural Kutxa" (hori duk
eta!). Baina Kutxa Rurala ez litzateke askoz hobea, ezta Kutxa Laborala
ere.
Banku kooperatibo honen historian, nik dakidala, lehenengo Lan Kide
Aurrezkia izena jaso zuen (Caja Laboral Popular), edo lotuta Lankide
Aurrezkia, gero lotsatu edo, eta Euskadiko Kutxa (Caja Laboral), eta
orain gorotzaren gainean bekorotza. Ez dute inoiz egin euskarazko
izenaren aldeko apustu seriorik ez txikirik. Laboral izan da marka
hasi-hasieratik eta hor jarraitzen dute, marketinlarien iritziz galdu
ezineko erreferentzia, ziur. Baina Laboral gaztelaniaz. Euskaraz "Zein
kutxa?" "Laborala" esaten dugunean, "Zein banku" "Guipuzcoanoa" esaten
dugunean bezala, izen propioaz ari gara, ez izenak leukakeen esanahiaz.
Hortik jo dute Laboral (izeneko) kutxa egitera, Rural (izeneko) kutxa
bezala.
Jon
________________________________
Nork: Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: lunes, 29 de abril de 2013 17:02
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] "Laboral kutxa"?
Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik
ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa"
eta "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun
galanki denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk
eta fandango bera berriro. A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal
Herriko bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez
Euskaltzaindiari galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da
gurea, gero.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/b4dbec7d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago