[itzul] nola emango zenukete "a la vejez viruela"?

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Abu 8, 10:08:11, CEST 2013


Garatek «a la vejez, viruelas» esamolderako ematen dituen ordain 
gehienak «garaiz kanpo edo berandu egindako» esanahiaren urrun samar 
daudela esango nuke, azkena izan ezik: «zahartzean, zapatain» (berak ez 
du komarik ipintzen, baina hor koma nahitaezkoa da), hori da, 
«zahartzean, zapatari».

Centro Virtual Cervantes-en Refranero multilingüe-k adiera hori jasotzen du:
http://cvc.cervantes.es/lengua/refranero/Ficha.aspx?Par=58084&Lng=7

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130808/74f3dd44/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago