[itzul] Perspectiva caballera
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urt 15, 13:10:36, CET 2013
Ez dizut asko konponduko. Baina ikusi dut nederlanderak izan ezik beste
guztiek hizkuntzara egokitzen dutela, eta batzuek beste terminoren bat
erabiltzen dutela (da; halvperspektiv; de: Halbperspektive,
Parallelperspektive; sv: snedperspektiv). Beraz, 'ikuspegi isometriko'
edo beste zerbait nahi ez baduzu, OEHn datozen 'kabalier' eta
'kaballero' erabiliko nituzke. Arazoa (?), izenak direla, eta horregatik
'kabalier ikuspegia' edo 'kaballero ikuspegia' egin beharko dela,
'ikuspegi kabalier' edo 'ikuspegi kaballero' ausartegiak (?) baztertuta.
Zalantza "Cavalieri ikuspegia" ala "cavalier ikuspegia' bada, eta
abizena ez denez, 'kabalier ikuspegia' bultzatuko nuke, etxekotuta.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Irizar, Ander [mailto:airizar a bildua parlamentodenavarra.es]
Bidaltze-data: martes, 15 de enero de 2013 9:23
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Perspectiva caballera
Horrekin dut zalantza, ordea. "Cavalieri perspektiba" ikusita, ematen du
"Cavalieri" abizena dagoela hor oinarrian, baina, aurreneko mezuan
azaldu dudanez, badirudi Cavalieri matematikariak ez duela honetan
zerikusirik, eta "cavalier" izeneko fortifikazioa dela terminoaren
muina.
Ander Irizar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago