[itzul] Argazkia deskribatzen

Patxi Petrirena Alzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ost, Urt 16, 09:11:27, CET 2013


Ez da zerik, Errezola!

Beste ohartxo bat: gaztigatu dit Errasti adiskideak [jendaurrean ez da
ausartu baina ;-) ] ez dela batere zuzena sunbildarraren ondarruera hori;
hots, "bultzi" erabiliz gero "bultzixe" litzatekeela. Egina gelditzen da
huts-aitorpena.

Diozunari buruz, Martin, bada... nik uste ongi egin zenuela Lizardi jartzea.

Egun on denoi!




Patxi Petrirena Alzuguren
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.    Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.


2013/1/16 <martin-rezola a bildua ivap.es>

> **
>
> Eskerrik asko, Petritrena ;-).****
>
> ** **
>
> Nik ere izan dut gogoan zuk diozun hori, baina azkenean balekotzat jo dut.
> ****
>
> ** **
>
> Beste zalantza bat ere izan dut: Lizardiren izena jarri ala ez. Hasieran,
> ez zela behar pentsatu dut. Alegia, poemaren izena huts-hutsik jarrita,
> aski behar zuela jokoa harrapatzeko. Gero pentsatu dut agian zenbaitzuek ez
> zutela berehalakoan identifikatuko “Bultzi leihotik” (edo “leiotik”) hori.
> Eta pistaren bat ematea egokiagoa iruditu zait: X. Lizardi, Benito
> Lertxundi, “Oi lur. Oi lur…”… Eta hortxe trenkatu dut auzia, Lizardi
> parentesi artean eta kitto. Izan ere, ez dakit oso ondo, oro har, nola
> dugun hornituta kultur erreferetzien ganbara euskaraz. Gure artean bai,
> seguru aski, ez da arazorik; baina joan zaitez kalera, institutu batera…,
> eta kontatu pasadizoa. Ez dut uste oso esportagarria izango litzatekeenik.
> ****
>
> ** **
>
> Martin****
>
> ** **
>
>  ****
>   ------------------------------
>
> *Nork:* **Patxi Petrirena** [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* asteartea, 2013.eko urtarrilak 15 23:44
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Argazkia deskribatzen****
>
> ** **
>
> Gabon!
>
> Argibidetxo bat eta iruzkin bat (lankideek esan didate ez zaidala ulertu):
> goizean esan dudan "ooonaaa" hori ez ez zen nire deskribapena ;-) baizik
> eta Martin Rezolaren "Bultzi leihotik" erantzun nire ustez antologikoak
> eragin didan erreakzioa. Girotuta nengoen ordurako Ramonen "Jo du" eta
> Anderren "jode" horiekin ;-) eta Martinena, ba hori... momentu magiko
> horietako bat izan da.
>
> Egia da "bultzia" beharko lukela gure kasurako, baina lizentzia bat har
> genezake oihartzun zoragarri hori zilegitzeko, ez? Esate baterako, izen
> berezi moduan irudikatzea hor Bultzi (gutxi erabilia denez), edo...
> ondarrueraz pentsatzea une batez, ez?
>
> Zer diozu, Xabier?
>
> Ongi izan!
>
> Patxi****
>
> 2013/1/15 **Patxi Petrirena** Alzuguren <p.petrirena a bildua elhuyar.com>****
>
> Ooooooooooonaaaaaaaaaa!!!!!****
>
> 2013/1/15 <martin-rezola a bildua ivap.es>****
>
> ** **
>
> “Bultzi leihotik” (X. Lizardi)****
>
>  ****
>
>  ****
>
> Martin****
>
>  ****
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130116/8cd08ae2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago