[itzul] Argazkia deskribatzen Lizardi
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 16, 10:50:03, CET 2013
Lizardirenera itzulita, ederrá, eta Lizardi,zoragarria. Hara zelako aditza aurkitu diodan, besteak beste: "zaudate", 'haiek zu niri' edo 'zaituzte niri' esateko.
OIA
Afaldu det oparo.
Betazalok, otoika,
eskatzen zaudate.
Aurrean zu, zabalik,
elurra ainbat zuria,
begiok zakuste.
Hau da 'betazalok zu (ohea) niri eskatzen zaudate' dio. Niri 'zaitidate' ateratzen zait, Euskaltzaindiarena ikusita (78. araua: Aditz laguntzaile batua):
Besteok ere, paradigmak osorik betetzen ibili gabe eta eredu bezala, aipatu genituen. Edozeinek antzeman
diezaiekeenez, NOR-NORI-NORK adizkiak dira, NOR hirugarren pertsona ez baizik besteren bat
denekoak:
Zuk ni hari eraman NAIOZU (`nauzu); NAIOKEZU etab.
Zuk gu hari eraman GAITIOZU (`gaituzu); GAITIOKEZU etab.
________________________________
Nork: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Bidaltze-data: miércoles, 16 de enero de 2013 10:05
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
http://www.guardian.co.uk/world/2013/jan/15/cleaner-injured-train-building-stockholm?CMP=twt_gu
R. Etxezarretak:
Jo du!
A. Irizarrek:
Jode!
M. Rezolak:
Bultzi leihotik
Garikoitzek:
tren etxe garbitzailea
I. Zalduak:
Trena etxeratu da
Gero esango dute itzultzailearen lana aspergarria dela :-)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130116/0e9c64a7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago