[itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Eka 12, 11:30:27, CEST 2013


Ni ere Euskadi Irratiko kazetarien alde, horregatik entzuten dut, entzun ere. Nor dago aurka? Bazterrak nahastea behar genuen orain. Ez duguna onartuko, ostera, irratian akats sistematikoak etengabe egiten dituztenak gehienen txukuntasunaren atzean ezkutatzea. Hori ez.

 

Akatsak ahoz ez ezik, idatziz ere egiten ditugu, eta profesionalik onenek ere bai, kazetariek nahiz hizkuntzaren profesionalek, eta gurean otzarakadak. Baina horrek ez du arazoa zuritzen. Gauza bat da bat-bateko akats bat, batzuk edo asko egitea eta beste bat akats sistematikoak behin eta berriro egitea komunikabide publiko batetik. Barkagarriak direnak, zuk diozun moduan, bat-batekotasunean egiten direnak dira. Baina hori ez da nik salatzen nuen kasua.

 

Akats sistematiko horiek (mugagabearena ikaragarria da gutxi batzuen sistematikotasunean) gutxi batzuek egiten dituzte, baina etengabe, eta horregatik esaten nuen mezuan "esatariok" eta "izen eta guztiko kanpaina" eta antzekoak, ez nebilelako denei buruz. Lerro baten ere ez ditut sartu denak zaku berean. Eta ez ditugu sartuko denak zaku berean, baina ez txarren zakuan ez onen zaku potoloan. Bakoitzari bere merezimenduak aitortuko dizkiogu. Ez dago esaterik Euskadi Irratiko kazetariek hau eta bestea. Batzuk dira, baina ez Euskadi Irratikoak bakarrik, eta hasieratik esaten nuen nire mezuan, "Euskadi Irratian, eta ez hor bakarrik".

 

Esanda neukan baina argitu beharra ikusi dut. Asierrentzat, berriz, Gotzonen mila esker handiari beste bat erantsiko diot, bere lanagatik eta erantzunagatik. 

 

 

________________________________

Nork: martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 12 de junio de 2013 10:36
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

 

 

Ni ere EIko eta ETB1eko kazetarien alde. Kiroletakoak, adibidez, bikainak iruditzen zaizkit. Gainera, askotan ahazten zaigu ahozkoa eta idatzia ezberdinak direla, eta bat-bateko ahozko jardunean akatsak egitea normalagoa dela.

 

Martin

 

________________________________

Nork: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net] 
Bidaltze-data: asteazkena, 2013.eko ekainak 12 10:24
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hegaldien erdia ez da hegaldien erdiak

 

	1) EIko -eta ETBko- kazetariak hizkuntza-erabiltzaile arduratsuak dira, eta testu oso onak ekoizten dituzte. 2) Neurri batetik aurrerako eta premiatasun-maila batetik gorako testuetan, ezin itzurizkoak dira akatsak, eta, beraz, gure kazetarien testuetan beti egongo dira akatsak.


Mila esker handi bat zuri, Asier, gauzak bere neurrira ekartzeagatik, eta errealismoaren ikusmolde astun bezain tematia ekartzeagatik eztabaidara. Ahotik kendu dizkidazu hitz horiek.

(eyeismoaren aurkari sutsua naizen arren, noski)

 

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130612/bee81479/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago