[itzul] Situación de vulnerabilidad
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Eka 26, 11:35:00, CEST 2013
>
> Nola emango zenukete goiko hori?
> Testuingurua hauxe da: jovenes que se encuentran en situación de
> vulnerabilidad.
>
Gure memorietan (http://www.gipuzkoa.net/imemoriak/) begiratu azkar bat
eginda:
* Pertsonen kasuan (zurea den bezala) «zaurgarri(tasun)» erabili izan
dugu, bereziki egoera horrek ondorio legalak dituenean (laguntzak
jasotzeko eskubidea).
* Gauzen kasuan (akuiferoak, adibidez), «urrakortasun» erabili izan dugu.
* Testuinguru libreagoetan, «kalteberatasun», «ahultasun», baina baita
aditzak ere: «kaltetu, urratu, ahuldu».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130626/d039e47f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago