[itzul] EIZIEk gomendaturiko tarifak

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ast, Mar 14, 15:32:27, CET 2013


Kaixo, Jon:
 
Ez naiz ni pertsona egokiena lehiaren onurak hemen aldarrikatzeko. Hori
egiteko duela gutxi arte lankideak izan ditudan Lehia Babesteko
Zerbitzuaren teknikariak daude. Haiek zehaztu beharko lituzkete mugak:
zer da adostea, zer gomendatzea, zer iradokitzea eta zer estatistika
hutsa.
 
Ados gaude ezin dela tarifa bat adostu. Hortik aurrera lur
labainkorragoan ibiltzea da. Nik esango nuke tarifak gomendatzea ere
(goiko izenburuan erabiltzen den aditza baita) ez dutela onartzen (buruz
ari naiz, baina uste dut Hiru sindikatuak arazoak izan zituela diru
kopuru bat gomendatzeagatik) eta nahiko dela hitz hori mezu batean
ikustea dosier bat ofizioz irekitzeko. Hortik nire abisua.
 
Baina gorago esan dudan bezala, ni ez naiz aditua lehiaren legean. 
 
Ondo izan.
 
Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu. 

 

________________________________

De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: jueves, 14 de marzo de 2013 15:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] EIZIEk gomendaturiko tarifak



Ez dut ulertzen debeku hori. Alde batetik, hitz egitea libre da, eta,
bestetik, itzultzaileen batez besteko prezioa (hori ematen baitzen)
informazio estatistikoa da. Beste kontu bat da prezioa adostea. Baina
datu hori argitaratzea ez da adostea.

 

Ez dut ulertzen.

 

Jon

 

 

________________________________

Nork: xabier-pascual a bildua ej-gv.es [mailto:xabier-pascual a bildua ej-gv.es] 
Bidaltze-data: jueves, 14 de marzo de 2013 12:16
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] EIZIEk gomendaturiko tarifak

 

 

Kontuz!!

 

Lehiaren Euskal Agintaritzakoek mezu hauek ikusten badituzte, arazoak
egon daitezke. Ezin da preziorik adostu, ezta iradoki ere. Lehiaren
aurkakoa da hori.

 

Uste dut baten batek aipatu duela lehenago.

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.

 

 

________________________________

De: Kulturgintza [mailto:kulturgintza a bildua aek.org] 
Enviado el: jueves, 14 de marzo de 2013 12:10
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] EIZIEk gomendaturiko tarifak

Mila esker!
og., 2013.eko marren 14a 12:05(e)an, Ainhoa Mentxaka(e)k idatzi zuen: 

Uste dut azkenengoz zerrendan horri buruz hitz egin zenekoa dela honako
mezu sorta hau:

http://tinyurl.com/d5s4ypr



Ainhoa 

 

2013/3/12 Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>

Kaixo:
Inork esan diezadake non agertzen diren?
EIZIEren web-gunean topatzeko gai ez naiz izan...
E asko

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130314/5b73fd0b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago