[itzul] Koloreak Wordfasten
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Ost, Mar 20, 19:02:52, CET 2013
Gotzonek azaldu du nola egokitu hori erro-errotik.
Nik esango dudana "konponbide" bat da, dena kolore berean etortzen
zaigunean (edo koloreren bat gustuko ez dugunean) bat aldatzeko.
Zuzentzeko, adibidez, dena kolore berean etortzen bazait, sorburu-testuaren
kolorea aldatu egiten dut.
Wordeko "bilatu eta ordeztu" bat egitea aski da.
BILATU:
- testu formatua, "ezkutuko testua" (hots, sorburu-testua, memoriarekin
itzuli delarik)
- kolorea, "automatikoa" (normalean, edo daukana, bestela)
ORDEZTU
- testu formatua, "ezkutuko testua" (ezkutuko izaten segitu behar du)
- kolorea, "nahi dena" (norberaren gustura)
Gauza erraza da, eta segur aski begi-bistakoa, baina horra, badaezpada.
Ongi izan.
Patxi
2013/3/20 JOSE ASTORKIA LOIDI <j.astorkia a bildua euskalnet.net>
> Gotzon, eskerrik asko.
>
> ----- Mensaje original -----
> De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Fecha: Miércoles, 20 de Marzo de 2013, 2:52 pm
> Asunto: Re: [itzul] Koloreak Wordfasten
> A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
>
>
> > Wordfasten, sorburu-hizkuntzako segmentuak kolore bat edukitzea
> (urdina, adibidez), eta xede-hizkuntzakoa beste bat (zuria, normala,
> adibidez): nola egiten da hori? Mila esker.
>
>
> > WF Classic-en, kontrol panelean, Setup fitxan, General atalean, aldatu
> hiru hauek, ginean klik bana eginda:
>
> - > 100% target segment colour
> - Fuzzy target segment colour
> - Unknown target segment colour
>
> Klik egiten duzunean, leihotxo batean azalduko zaizkizu koloreen
> zenbakiak. Nik 6, 11 eta 2 jarrita ditut.
>
> > --
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130320/c2102fc8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago