[itzul] hongo

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Mar 22, 16:27:43, CET 2013


ZTHn (Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa,
http://zthiztegia.elhuyar.org/) *onddo *da termino generikoa:
onddo1. Mikol. Bizidun eukariotikoa, heterotrofoa edo ez-klorofilikoa,
xurgapenez elikatzen dena. Gorputza harizpi-formakoa (hifa) izaten du
gehienetan, noizbait zelulabakarra da, eta esporen bidez hedatzen da.
Elikagaiak lortzeko bideak direla eta saprobioak, bizkarroiak,
mikorrizikoak eta likenizatuak bereiz daitezke. Zenbait espezietan, eta
onddoaren bizi-zikloko une zehatzetan, *perretxiko* izenez ezagutzen den
ugaltze-gorputza edo karpoforoa garatzen dute.

Artikulu entziklopedikoa EHUko Isabel Salcedo irakasleak idatzi du, eta *onddo
*erabili du. Artikuluaren hasieraqn, azalpen hau dakar:

"Lantzean behin eta onddoaren bizi-zikloko une zehatz batzuetan, hifa
batzuk elkartu egiten dira, eta egitura ikusgaiak garatzen dituzte.
Horietako bat da perretxiko izenez ezagutzen den ugaltze-gorputza,
fruitu-gorputza edo karpoforoa (karpoforo).

Onddoak dira, besteak beste, hizkuntza arrunteko astaputz, lizun, legamia,
herdoil, mildiu, ziza, onddo eta esnegorri izenak dituztenak."

*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak arduraduna & I+G ikertzailea

a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com <i.leturia a bildua elhuyar.com>  [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>


2013/3/22 Ales Bengoetxea <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org>

>  Ez dakit 'onddo' nahitaez tamaina txikikoa adierazten duen bakarrik
> (OEH-n 'onto'k 'onddo'ra bidaltzen gaitu) edo tamaina guztietarako
> baliozkoa den. Ez zait iruditzen hor -dd- erabiltzeak txikitasuna
> adierazten duenik. Oker ez banago, larruazalean ateratzen direnei ere
> 'onddo' esaten zaie, eta ez '*onddoxka' edo horrelakorik.
>
> Beraz, 'onddo' erabiliko nuke besterik gabe.
>
> Ongi izan.
>
>
> [image: Inactivo - Ocultar detalles para "Berasategi Zurutuza, Joxe M."
> ---2013/03/22 12:31:27---Neurriaren gradazioa adieraz liteke, t]"Berasategi
> Zurutuza, Joxe M." ---2013/03/22 12:31:27---Neurriaren gradazioa adieraz
> liteke, txikitik handira, 'onddo/ondo/onto/ontotzar...' moldean edo bes
>
>
> Nork: "Berasategi Zurutuza, Joxe M." <jmbera a bildua alava.net>
> Nori: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
> Data: 2013/03/22 12:31
> Gaia: Re: [itzul] hongo
> ------------------------------
>
>
>
> Neurriaren gradazioa adieraz liteke, txikitik handira,
> 'onddo/ondo/onto/ontotzar…' moldean edo beste nolabait?
>
> *From:* Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net <gegia a bildua gipuzkoa.net>] *
> Sent:* ostirala, 2013.eko martxoak 22 12:16*
> To:* ItzuL*
> Subject:* Re: [itzul] hongo
>
> Ondo!
>
>    onddo?
>
>    Testuingurua
>    <<uno de los mayores seres vivos del mundo es un hongo que pesa más de
>    600 toneladas y ocupa 890 hectáreas de un bosque de Oregón>>
>
>
> --
> Gotzon Egia*
> **gegia a bildua gipuzkoa.net* <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130322/b70fa13b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago