[itzul] red abastecimiento mallada

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Api 9, 14:47:42, CEST 2014


Begiratu <red mallada> Itzulisteko artxiboan (2006an atera zen). Orduko
"maila-sare" hura, dena dela, ez dakit kasu honetan ondo egokituko den.

Besteari "hornikuntza-sare adarkatua" esaten bazaio, ez dut modu errazik
ikusten egitura horri eusteko ("mailakatua" ez, ezta?).

Orduan:
"hornikuntza-sare mailaduna"?
"hornikuntza-sare begiduna"??
"hornikuntza-sare adarkatua" egiturari eusteko, "*hornikuntza-sare
erretikulatua*" egin liteke
(Kimikan, adibidez, "polimero erretikulatuak" erabiltzen da, eta
mikrobiologian "gorputz erretikulatuak").

(Arazoa, jakina, beste bat da: "maila" hitzaren homografia; "mailla"
hautatu izan balitz, ez legoke hainbesteko arazorik, baina "maila" agertzen
da Euskaltzaindiaren hiztegian: MAILA:Sarearen ehuna eratzen duten hari edo
soken loturek osatzen duten laukietako bakoitza. *Arratoiak azkenean maila
bat urratzen dio sareari. Mailan kateaturik zekarten arraina*.)

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-04-09 11:57 GMT+02:00 <martin-rezola a bildua ivap.es>:

> Ur-hornikuntzako sareak bi motatakoak izan daitezke: "*red de
> abastecimiento mallada" *edo "*red de abastecimiento ramificada".*
>
> Lehenengoa emateko (*mallada* hori, alegia), ez dakit nola ihes egin
> "hornidura-sare saretua" itsusiari.
>
> Laguntzerik bai?
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Martin
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140409/b6a94ffb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago