[itzul] ajustes de configuración
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Abu 25, 21:09:07, CEST 2014
al., 2014.eko aburen 25a 12:11(e)an, Ion Zubizarreta igorleak idatzi zuen:
> Egun on!
>
> Nola itzuli daiteke “ajustes de configuración”
> kontextu honetan (software kontratu bat)?
"Ajustes de configuración" termino arrunta de softwareetan eta
ingelesezko "configuration settings" terminotik dator beti edo ia beti.
>
> “Puede detener la recogida y tratamiento de su
> información en cualquier momento modificando los ajustes de configuración.”
>
> Ondo legoke “konfigurazio-doikuntzak”
"ajuste" hitza "doikuntza" bezala itzultzea ondo dago baina ez beti.
Kasu honetan "ezarpen" bezala euskaratuko nuke. Arrazoia:
Makina edo instalazio baten "tunning" edo "setting" egiten da. Kasu
horretan, "doikuntza" edo "doitzea" bezala euskaratuko nuke.
Sistema edo software batek konfiguratua eta pertsonalizatua izateko
dituen aukera edo ezarpenei "settings" deitzen zaie. Kasu horretan,
"ezarpenak" bezala euskaratu ohi da, nik dakidala behintzat.
Librezalen urteak dira software desberdinetarako euskaraketetan hau
eztabaidatu eta adostu genuela:
preferences -> hobespenak
settings -> ezarpenak
configuration -> konfigurazioa
Eta egia esan, Euskalterm-ek berbera gomendatzen du.
Beraz, "configuration settings" termino ezaguna (gaztelaniaz "ajustes de
configuración" bezala itzuli ohi dena), "konfigurazio-ezarpenak" bezala
euskaratuko nuke.
"konfigurazio-doikuntzak" ez dut txarto ikusten, baina gaztelaniazko
"ajustes" itzulpenak adiera originala pixka bat aldatzen duela iruditzen
zait. Nik azaldu dudanagatik "konfigurazio-ezarpenak" euskaraketa
egokiagoa ikusten dut.
Ondo izan,
Txopi.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago