[itzul] Rosa Rugosa

Daniel Luján Cazalilla dlujan a bildua iec.cat
Al, Urt 20, 11:19:39, CET 2014


http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/letra/a?page=41

Eibarko asto-larrosa. iz. (ETNO). Rosal silvestre (Rosa cannina). Han txabolian onduan, hamendik ikusten da ba larrosia dala; horrek izengo dia asta-larrosak!..

Bai, biak antzekoak dira oso, baina antza bata Rosa cannina eta bestea Rosa rugosa...

-----Missatge original-----
De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile a bildua eibar.net] 
Enviat: dilluns, 20 / gener / 2014 11:09
Per a: ItzuL
Tema: Re: [itzul] Rosa Rugosa

Interneten argazkia ikusi dut eta nik esango nuke "astolarrosa" dela hori, baina badaezpada hobe hori horrela den ondo kontrastatzea.


Begoña Azpiri Eguren
itzultzaile.ei a bildua eibar.net  / egoibarra.ei a bildua eibar.net
 tel.: + 34 943708421 / 23
 
Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com 

-----Mensaje original-----
De: Errea Cleix Inma [mailto:i.errea a bildua pamplona.es] Enviado el: astelehena, 2014.eko urtarrilak 20 09:32
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Rosa Rugosa

Ados, Martin,
Baina gure zalantza da, hain zuzen ere, izen arruntari buruz. Guri bururatu zaigu "arrosa zimur" ematea, baina guk egindako itzulpen hutsa da, eta ez dakigu inoiz inon hala (edo beste modu batean) eman den euskaraz... 
Ez dakigu "tradizio handiagoko" izenik dagoen euskaraz. Eta ez badago, "arrosa zimur" hori itzulpen egokiena den.



 > -----Mensaje original-----
> De: martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es] Enviado el: 
> astelehena, 2014.eko urtarrilak 20 09:13
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Rosa Rugosa
> 
> 
> Egun on, Inma:
> 
> Adituren batek erantzuten dizun bitartean... Nik esango nuke 
> Wikipedian hizkuntza guztiek ematen dutela izen zientifikoa,
> latinez: "Rosa rugosa" (oso inportantea: letra etzanez idatzita, 
> generoaren lehenengo letra larriz  eta espeziarena xehez), baina baita 
> ere gero bakoitzak izen arrunta bertako hizkuntzara itzulita.
> 
> Euskaraz ere berdin egingo nuke nik. Biak jarriko nituzke. 
> Testu dibulgatiboa bada, parentesira bidali izen zientifikoa; tekniko 
> samarra bada, alderantziz, izen arrunta (arrosa
> zimurra) parentesi artean.
> 
> Martin
> 
>  
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: Errea Cleix Inma [mailto:i.errea a bildua pamplona.es]
> Sent: astelehena, 2014.eko urtarrilak 20 08:54
> To: Itzul (E-mail)
> Subject: [itzul] Rosa Rugosa
> 
> Egun on,
> 
> 	Izen hori eman behar dugu euskaraz, eta ez dakigu zer
> egin: Rosa Rugosa utzi, ingelesez egin duten eran,  edo, beste zenbait 
> hizkuntzatan bezala (Wikipedian egiaztatu dugu hori guztia), "Rugosa"
> hori itzultzea. Arrosa zimurra bururatzen zaigu, kasu horretan.
> 	Badago hirugarren aukera bat: Japoniako Arrosa-edo ematea (Japoniako 
> Larrosa bat aurkitu dugu Interneteko blog batean). Baina gaude hori 
> nahasgarria izan daitekeela.
> 	"Adituren" batek esan al digu zer komeni den?
> Mila esker aurrez,
> inma errea
> 
> 
> 	Servicio de Traducción - Itzulpen Zerbitzua
> 	(Iruñeko Udala)
> 	Área de Servicios Generales - Zerbitzu  Orokorretako  Alorra
> 	(Zapatería 40- 3. sol. - 31001)
> 	traditzul a bildua pamplona.es <mailto:traditzul a bildua pamplona.es>
> 
> 
> 
> 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago