[itzul] No cocinado

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Urt 28, 17:35:06, CET 2014


Hitz bat erabiltzeko motibazioa noraino den "beharra", eta "beharra" bera
zer den definitzea ere, nahiko kontu irristakorra iruditzen zait.
"Sukaldatu" gaizki eratuta dago? Ez dirudi.
Barne-logika bati jarraitzen dio? Baietz dirudi.
Jendeari "kozinatu"ren ordez erabiltzeko inposatu zaio? Ez dakit. Nik,
behintzat, ez dut halakoren berririk. Gehiago iruditzen zait jendeak nahiko
naturalki bereganatu duen hitza dela.

Googleko bilaketak erabilera-datuok eskaintzen dizkigu:

"Kozinatu": 1730 emaitza inguru.
"Sukaldatu": 16700 emaitza inguru.

Hori horrela, atea itxi behar al diogu "sukaldatu"ri? Nik, behintzat,
sartzen utziko nioke. Sukalderaino.
 On 2014 urt 28 13:09, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
wrote:

> "sukaldatu" aditz asmatua ez dugu behar; lehendik bada "kozinatu" aditza,
> Hiztegi Batuak berak ere jasoa:
>
> kozinatu, kozina, kozinatzen. du ad. 'janariak beroaren bidez prestatu'.
>
> Bestalde, "landare-hondakinak" egokia iruditzen zait, eta egokiagoa
> "hondakin begetalak" baino. Hala erabili izan da, behintzat.
>
> "begetal" hitza sarrera da Hiztegi Batuan, baina kategoriarik ez da ageri;
> alegia, ez dakigu izentzat edo izenondotzat onartu den edo bietarako onartu
> duten.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>   Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
> 2014-01-28 Daniel Luján Cazalilla <dlujan a bildua iec.cat>
>
>> Sukaldatu gabeko landare hondakinak?
>>
>>
>>
>> *De:* Miren Atutxa [mailto:matutxa a bildua galdakao.net]
>> *Enviat:* dimarts, 28 / gener / 2014 12:47
>> *Per a:* ItzuL
>> *Tema:* [itzul] No cocinado
>>
>>
>>
>> Nola esango zenukete: "Residuos vegetales NO COCINADOS"??
>>
>>
>>
>> Kanpainaren batean "kozinatu gabeko hondakin begetalak" agertu omen da.
>>
>>
>>
>> eskerrik asko.
>>
>>
>>
>> Miren
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140128/5fb6386b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago