[itzul] "Derecho a saltarse páginas"

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Mar 13, 09:15:17, CET 2014


Kaixo guztioi:

Udal-liburutegietan kartel bat daukate, "Los diez derechos del lector"
izenekoa. Bigarrena goiko hori da, eta ez dakit nola eman.

"Orri-pasa egiteko eskubidea" jarri dut baina, berez, hori "hojear" da eta
hemen aditzera eman nahi dutena beste gauza bat da, ezta? Liburu bat
irakurtzen ari garela orrialde bat/batzuk (zatitxo bat) ez irakurtzeko
dugun eskubideari buruz ari dira...

Nola emango zenukete?

Milesker!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140313/b9b6e0d7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago