[itzul] Troyano

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Mar 24, 14:09:56, CET 2014


Euskaltermek ere bai:

---------------------------------------------------------
caballo de Troya

- Informatika > Internet > Programak, lengoaiak, formatuak -
eu Troiako, Troiako zaldi
Definizioa :
Itxuraz inolako kalterik egiten ez duen programa baten barnean ezkutatutako
programa kaltegarria.
es caballo de Troya
fr cheval de Troie
en Trojan horse
[Hiztegi terminologikoa] [2001]

------------------------------------------

(uste dugu hor en *Trojan *eta es *troyano *terminoak falta direla)

Dena den, corpusak aztertuta, ikusi dugu *troiar *gehiago erabiltzen dela.
Esaterako, Lexikoaren Behatokian eta Elhuyar Web-corpusean
informatika-arloko 13 eta 19 agerpen aurkitu ditugu, hurrenez hurren.
Aldiz, *troiako* izenaren agerpenik ez. Horregatik, uste dugu hobe dela *troiar
*erabiltzen jarraitzea.

*troiar / troiatar* aldaerak direla eta, *troiar *da estandarra (ikus
Hiztegi Batua).
  Antton Gurrutxaga





2014-03-24 14:06 GMT+01:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:

> Microsoft Language Portal-ek "troiatar", hemen:
>
> http://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx
>
> Ondo izan,
>
>
> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> martxoak 4 09:28):
>
> Kaixo,
>>
>> gezurra badirudi ere informatikan erabiltzen den Troyano hitza ez dut
>> aurkitu hiztegietan.
>> Norbaiti tokatu al zaio inoiz?
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140324/75c0c2fc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago