[itzul] "Miedo escénico"

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 29, 14:57:22, CEST 2014


Ba milesker guztioi!

Horrelakoetan konturatzen naiz batzuetan buelta gehiegi ematen dizkiedala
berez erraz-errazak diren esamoldeei...

Ondo izan,

Patricia


Daniel Luján Cazalilla<dlujan a bildua iec.cat> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
maiatzak 29 12:49):

> Aaa, badakit nondik atera dudan:
>
> *Negua Joan da Ta *
>
> *Zea Mays <http://letras.com/zea-mays/>*
>
> Elurrak joan direnean nire mendien artean
> Eguzkia teloian atzekaldean da
>
> Ateratzeko beldur da, *beldur eszenikoa*
> Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
>
> Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
> Poztasun handi batek besarkatzen nau
>
> Mesedez ozen esan negua joan egin dela
> Nire arima hotzak ez du sinizten eta
>
> Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
> Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
> Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
> Gordin amaigabea, negua joan da ta.
>
> Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
> Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
>
> Mesedez ozen esan negua joan egin dela
> Izara guztiak erre ditut eta
>
> Soinu bakar bakarra zure bularraldean
> Negua joan da ta
> Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
> Izpi lasaigarri bat
> Negua joan da ta, negua joan da ta
>
>
>
>
>
> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Enviat:* dijous, 29 / maig / 2014 12:44
> *Per a:* ItzuL
> *Tema:* [itzul] "Miedo escénico"
>
>
>
> Kaixo guztioi, aspaldiko partez:
>
> Nola emango zenukete goiko hori euskaraz?
>
> Milesker!
>
> Patricia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140529/6b25b62b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago