[itzul] Erdi Aroko hitz batzuk
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Aza 12, 16:31:52, CET 2014
> *TENENCIA DE ÁLAVA:*“Seniores” y “Comes”
*Comes*
Oso oker ez banago, latinezko hitza da /comes, -itis/, gaztelaniaz
/conde/ eman duena. Erdi Aroan /comes civitatis/ zen, herriko kondea edo
nagusia. Dirudienez, Hispaniako arabieraz /s.áh.b almadína/ esaten
zioten kargu horri, eta hortik iritsi zen gaztelaniara /zalmedina/
karguaren izena, DRAEk dioenez.
Esango nuke /kondeak/ direla, besterik gabe.
*Seniores**
*
Iruditzen zait Erdi Aroko /jauntxoak /direla, hau da, adibidez
Nafarroako Erresumaren garaian, erregeak halako barruti administratibo
batzuk (/tenencias/) lagatzen zituen /senior/ edo jaunen esku. Hortik,
ziurrenik, /Tenencia de Álava/.
Hemen azalpen gehiago (bide batez, orri buruak akatsa du, /Tendencias y
Castillos Medievales/ baitio, /tenencias/-en ordez):
http://blogs.ua.es/reinonavarra/tag/seniores/
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141112/11bfbf2d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago