[itzul] rúcula /  roquette

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Lar, Aza 15, 12:43:11, CET 2014


Egia errateko, nire kasuan halaxe zen, beldar entsalada, eta gaur egun argi bada beldarrak ez direla jaten, hemendik gutxira gerta dakiguke benetako beldar entsalada eman beharra; niri, alde horretatik zehatzago eta zuzenago iruditzen zait erukaren bidea. Dena den, zuen esanetara nauzue, azken finean hizkuntza taldean osatzen baita.
 
Bakartxo
> Message du 15/11/14 08:10
> De : "Edorta Agirre" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] rúcula /  roquette
> 
> 
Jatetxeak ez hondoratzeko modu eraginkorra da frantsesa eta espainiera bakar-bakarrik erabiltzea, jakina. 
 
Xehetasunetan sartuta, "beldar entsalada" hori ez da jangarri, gure kulturako dastamenak beldarraren ezaugarri fisikoak atseginak ez dituelako; beste hainbat belar, landare eta elementu batzuekin elkartu behar da, osotasuna atsegina gerta dadin. 
 
 

----- Original Message -----
From: kbiguri
To: Bakartxo ARRIZABALAGA ; ItzuL
Sent: Friday, November 14, 2014 9:56 PM
Subject: Re: [itzul] rúcula /  roquette

>
Beldar entsalada! Jatetxea hondoratu nahian, ala?
> 
> Koldo Biguri

> El 2014 aza. 14, a las 21:01, Bakartxo ARRIZABALAGA  escribió:
> 
>


> Azkenean "beldar" eman dut; "eruka" ere zentzuzko iruditzen zitzaidan, baina jadanik bestea erabili edota erabiltzen baduzue, bihoa!
>  
> Bakartxo
> Message du 14/11/14 13:50
> > De : "Edorta Agirre" 
> > A : "Bakartxo ARRIZABALAGA" , "ItzuL" 
> > Copie à : 
> > Objet : Re: [itzul] rúcula /  roquette
> > 
> >
Egunon, Bakartxo:
"Rúcula" (Eruca vesicularia, E. sativa,  Diplotaxis muralis, D. tenuifolia, etab.) kraskatsu eta mikazño hori autore-sukaldaritzako entsaladetan hasi zen agertzen orain dozena urte, baina euskal hiztunok ez genuen garaiz asmatu ordaina ematen.
Hitza azaltzen zen hiztegi bakanetan "errukula" baizik ez zegoen. Norbaitek, euskal sen eta taxuz, "eruka" ekartzea proposatu zuen. 
Horiekin batera, "Elikadura hiztegian" beldar ere aurkeztu dugu, hizkuntza bat baino gehiagotan zizarearen antzeko intsektu-aurrearen izena landare horrenarekin loturik dagoelako.
Euskaraz, animaliari eta landareari izen bera ematea jokaera historikoa dugunez... geroa errukitsu agertuko ahal zaigu! 
Eskerrik asko zuen arretagatik,
 
Edorta Agirre
 
----- Original Message -----

From: Bakartxo ARRIZABALAGA
To: ItzuL
Sent: Friday, November 14, 2014 1:22 PM
Subject: [itzul] rúcula / roquette

> >
> > Euskarazko ordainik?
> >  
> > Bakartxo





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141115/e1c8d136/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago