[itzul] -etako?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Aza 28, 08:55:47, CET 2014


NONGO ala NOREN berriz ere.

Dikotomia hori azaltzeko saiorik biribilena, nire ustez,  Juan Garziak egin
zuen: "-KO ez da (inolaz ere) –EN"; Senez, 2003.

http://www.eizie.org/en/Argitalpenak/Senez/20031210/garzia



Kontzeptualizazioan dago gakoa, izenlagunaren eta izenaren artean dagoen
erlazioa bi eratara uler baitaiteke. Horren arabera,  NONGO edo NOREN
deklinatzen dugu: “jabetza” adierazi nahi badugu, *-(r)en* erabiliko dugu;
“leku-denbora” adierazi nahi badugu, *-ko*.



“Etxeko jabea” oso normala da “toki bateko nagusia” adierazteko.
Euskaltzaindiaren hiztegian bertan, adibidez, honelakoak ditugu:



*etxekoandre*. (...) Ostatu, taberna edo kideko tokiren bateko jabea den
emakumea.

*nagusi *(…) Etxeko jauna; zenbait erakunde edo talderen burua; lantegi edo
fabrika bateko jabea; jauna edo jabea.



OEHn bertan badugu adibide polita, idazleek nola jokatu duten ikusteko:



*Zorionekoak, manso edo bigunak, zeren hek izanen dira lurreko yabeak*.
Legaz 52 (Cap 18 *lurreen iabaak, *Iraz 46 *lurraren jabeak, *CatB 82 *lurraren
yabeak, *AA I 619 *lurraren jabe*)



Hala ere, “gauza guztien jabea” gisakoetan, ez dut uste eztabaida dagoenik.
Ez dut uste “gauza guztietako jabea” ateratzen zaigunik.



Kasu honetan, udal batek dituen ondasunetako bat adierazteko, “Udala da
kirol-instalazioen jabea” iruditzen zait normalena (aukera bakarra ez
esatearren), “jabetza” ikusten baitut hor, muinean, eta ez “leku-denbora”.
Gainera, asko laguntzen du plurala izateak horrela kontzeptualizatzen.


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>


 <http://www.elhuyar.org> <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>  Mezu
honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2014-11-28 7:54 GMT+01:00 Berasategi Zurutuza, Joxe M. <jmbera a bildua alava.net>:

>  Nafarroako Gobernua izango da
>
>
>
> … kirol instalazioetako jabe
>
> ala
>
> … kirol instalazioen jabe
>
>
>
> Aurrez mila esker
>
>
>
> Joxe Mari Berasategi
>
> AFAko Euskara Zerbitzua
>
> Inprimatu aurretik pentsa
> ezazu ea beharrezkoa den
>
> [image: Azalpena: cid:image001.png a bildua 01CAAEE9.7415F710]
>
> Antes de imprimir este correo
> piensa si es realmente necesario
>
>
>
> Lege oharra:
> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
> Aviso legal:
> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
> escrito, acreditando la identidad.
>
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141128/229c31ff/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 2260 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141128/229c31ff/attachment.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago