[itzul] -etako?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Aza 28, 10:00:13, CET 2014


Kontua da badirela interferentzia batzuk kokapenezko  -ko horren alde
analogiaz tira egiten dutenak, kontzeptualizazio egokia bestelakoa den
kasuetan ere.

Izan ere, kokapen-adierazletzat har daitekeen izen baten aurrean, gaurko
hiztun batzuek zuzenean eta itsuan jotzen dute, besterik pentsatzeke eta
-EN aukerarik kontuan hartzeke, -KO markatzera. Hori, eta, jakina, erdaraz
"de" dela berdin kasu bietan...

Hala ditugu testuetan, garbien behar lukeenean eta argien behar lukeenaren
lumatik, "#nire bihotzeko mapa" (!), "#udaleko gutunak" eta halakoak.
Harago doa gure artxisukaldariaren harako hitzetik hortzerako perla hura:
"helatuko denda". Bere ikaragarrian, garbi markatzen du horrek hixtun
askoren joera erabatekoa: "de" > "-ko".

Zer esanik ez leku-izen berezien kasuan, non "Afrikako mapa"k ia guztiz
jaten dion dagoeneko lekua "Afrikaren mapari". Hiztunen zalantzak
areagotuz, milaka dira erakunde edo alor adierako izenak, kontzeptualizazio
biak onartzen dituzten izenak: "Gobernuko/aren arduradunak/auziak",
"Euskaltzaindiko/aren lanak/guruak", "Nafarroako/aren historia"...

Jatorrizko mezukoan, hala ere, bihurri samarra da kokapenezko
interpretazioa: "?instalazioetan dagoen jabe" bat, eta horregatik
nagusitzen da nabarmen  lokatiboaren gainean genitibozkoa, instalazioak
interpretaturik gai-argumentutzat: ""kirol-instalazioak bere dituen jabe"a,
hots "haien jabea" eta ez "#hango/haietako jabea".

Berresan dezadan: -KO askotan da egokia -EN ere egokia den kasu askotan
ere, baina -KO ez da inolaz ere -EN.

Jarrai plaza honen jabe, ITZULeko (norbere gurasoen) seme-alabok


Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko azaroak
28 09:00):

>
>  … kirol instalazioetako jabe
>
> ala
>
> … kirol instalazioen jabe
>
>
> Nola zen hura, diruaren hotsa? «...handik etorri nintzen bost milioien
> jabe».
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141128/d3654dff/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago