[itzul] Kapital Sozietateei buruzko Legea
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Api 16, 10:01:27, CEST 2015
Kaixo, Irene, zer moduz?
Azkenean, neronek itzuli dut, eta orain dela gutxi bidali, presaka eskatzen ari zitzaizkidalako, nahiz eta abisatu diedan pixka bat itxaronez gero, seguruena BOEn argitaratuko den bertsio ofiziala eskuratzeko modua izango nuela. Ez alferrik! Nire behin-behineko itzulpena bidaltzeko eta bidaltzeko.
Dena dela, orain, noski, jakin-mina daukat nola itzuli ote duzun, nirearekin konparatzeko eta ikasteko.
Beraz, eskertuko nizuke modu pribatuan bidaltzea, eta nik ere neurea bidaliko dizut.
Mila esker, eta ondo izan!
Iñaki
________________________________
Nork: Irene Aldasoro [mailto:ialdasoro a bildua euskalnet.net]
Bidaltze-data: jueves, 16 de abril de 2015 9:22
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Kapital Sozietateei buruzko Legea
Kaixo, Iñaki:
Barkatu berehalakoan ez erantzutea, baina egunotan ez naiz ordenagailuaren aurrean egon.
EHUko Legeak-Leyes proiekturako itzultzen aritu naiz lege hori. Une honetan zuzenketa-fasean dago, eta badakit aurten argitaratzeko asmoa dutela.
Nahi baduzu, behin behineko artikulua bidaliko dizut.
Irene Aldasoro
----- Original Message -----
From: "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"<mailto:iibanez a bildua gipuzkoa.eus>
To: ItzuL<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, April 14, 2015 2:00 PM
Subject: [itzul] Kapital Sozietateei buruzko Legea
Edo Kapital Sozietateen Legea (Ley de Sociedades de Capital)
Ba al daki inork lege hori euskaratuta ote dagoen? Nik ez dut aurkitu. Izan ere, BOEn, 2010eko uztailaren 3an argitaratu zen, baina artean euskaratzen hasi gabeak ziren.
Zehazki, 229. artikulu osoa bakarrik beharko nuke (Deber de evitar situaciones de conflictos de interés), lege honek emandako idazkera berriaren araberakoa: Ley 31/2014, de 3 de diciembre, por la que se modifica la Ley de Sociedades de Capital para la mejora del gobierno corporativo.
Bigarren lege hori 2014ko abenduaren 4an argitaratu zen, baina horren itzulpena ere artean argitaratu gabe dago.
Litekeena da baten bat itzultzen aritzea eta 229. artikulu hori euskaratuta edukitzea?
Egokitu al zaio inori, inoiz, artikulu hori euskaratu beharra?
Eskerrik asko!
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150416/919a5c23/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago