[itzul] Wordfasten aukera-edo...

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua outlook.com
Or, Api 24, 00:06:44, CEST 2015


Gau on: kontua da lanen formatuak direla-eta, izenak, izenburuak eta 
bestelakoak batzuetan letra xehez eta besteetan letra larriz datozela 
idatzita. Bezeroak formatua bere horretan errespetatzea eskatzen badu, 
lana 'in'dexente luzatzen da (niri behintzat).

Donostiako Udala  =  DONOSTIAKO UDALA
Laneko arriskuei aurrea hartzeko protokoloa  =  LANEKO ARRISKUEI AURREA 
HARTZEKO PROTOKOLOA

Horiek itzulita badaude, eta wordfastek horiek euskarara ekartzen 
baditu, formatua aldatu behar izaten zaie. Orri askoko lan batean oso 
astuna gertatzen da.

Ba al dago wordfast 'programatzeko' modurik, formatu horiek errespeta 
ditzan?

Ez dakit kontua behar bezala adierazi dudan.

Mila esker, aurrez

Joxemari

---
El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
http://www.avast.com





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago