[itzul] Wordfast zalantza
Iker Zaldua Zabalua
iker-zaldua a bildua hotmail.com
Or, Api 24, 12:20:27, CEST 2015
Bai, finean, jatorrizkoa hartu, itzulia hartu eta biak dokumentu batean sartu eta bi zutabetan ematea izan daiteke irtenbidea.
Nik galdetu dudana da, ea ote den modurik, testua garbitzerakoan edo, bi hizkuntzatan ageri den dokumentuari Wordfasten estilo-ikurrak automatikoki kentzeko, hori litzateke niretzat aproposena kasu honetan (ikur bakoitza hautatu eta Ctrl+X emanez banaka ken daitezke, baina lan handi samarra da).
Iker
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150424/7c81f446/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago