[itzul] zalantzazko eskari bat Estatu Batuetatik

Maddi Egia maddiegia a bildua yahoo.com
Ast, Uzt 23, 12:56:56, CEST 2015


Kaixo guztioi:
Mezu hori denok jaso dugu. Nik ez diot kasurik egin, zentzuzko irizpide batzuk jarraituz gero, argi baitago iruzur itxura duela.
1) Mezuan ez digu tarifarik eskatzen, ez digu itzulpenak zenbat hitz dituen esaten, eta ez du gaia edo testuaren nondik norakoa aipatzen. Norbaitek testu baten itzulpena eskatzen badu, informazio garrantzitsua da itzultzaileari zenbat ordaindu beharko dion jakitea, ezta?2) Ez digu tarifarik eskatzen baina pegak jartzen ditu ordainketa egiteko (paypal eta bla bla bla). 
3) Gotzonek esan duen moduan, Google-n ez da ageri.

Niretzat behintzat argi dago
 Maddi Egia
mailto:maddiegia a bildua yahoo.com 


     On Thursday, July 23, 2015 12:46 PM, Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.eus> wrote:
   

 

Vinny Camelli

Iruditzen zait gutako askok jaso genuela mezua.

Gauza susmagarrietatik hasteko, harrigarria Googlen "Vinny Camelli" (horrela, aipatu marka eta guzti) galdetuta, inor ez dela izen horrekin agertzen.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu


  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150723/3a6b6aea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago