[itzul] robledal isla, berriro
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Eka 4, 17:42:26, CEST 2015
Urkabustaizko irla-hariztia ageri da interneten, ikerketa lan baten itzulpenean. Dena den, gauzak gehiago nahastea bada ere, izendatu nahi dena hariztia dela eta ez irla argitu duzue jadanik, baina irla kalifikatzaile hori irla ote den argi al duzue? Zer da harizti-irla bat, isolaturik den hariztia? hala balitz, ez ote da errazago hala izendatzea? Zer dio ekartzen irla izen horrek?
Bai, itxura guztia du asmakeria bat besterik ez dela. Urkabustaizko harizti horiek (haritzez gain, ametzak, erkametzak eta pagoak badira bertan) bakanduak daude, ez dute jarraipenik beste basoekin; horregatik otu zaio, baten bati «robledal isla» esatea.
Begiratu arin bat eginda, ez du ematen beste hizkuntzetan halako esamolderik erabiltzen denik. Gaztelaniaz ere, «robledal(es) isla» begiratuta, erreferentzia zuzen guztiak Arabako lautadakoak dira. Beraz, termino ez den esamolde hori sasikoa dela esango nuke.
Alfontso Mujikak argitu du, izatekotan, «harizti irla» behar duela. Nire zalantza da, ordea, gaztelaniaren eredua orpoz orpo hartu behar ote dugun.
«Urkabustaizko harizti bakanduak, bakartuak, isolatuak». Zer du ulergaitz?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150604/b40411de/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago