[itzul] Wordfast

Ana Morales ana_isa_morales a bildua yahoo.com
Ast, Eka 25, 13:15:28, CEST 2015


Kaixo aspaldiko, Itzulisteko kideok:
Galdera sinple eta aldi berean oso korapilotsu batekin nator, aspaldiko partez. 

Wordfast erabiltzen duzuenok: 300.000 unitatetik gorako memoria badaukazue, eta bost lagunek edo gehiagok partekatzen baduzue, kide nauzue, oi lagunok. Kide al nauzue, halaber, amaigabeko arazo eta buruhaustetan? Hala nola: Wfek ez du ematen orain dela ordubete itzuli duzun unitate bat; behin eta berriro hasten da bere burua antolatzen zuk agindu barik; halako batean memoriako unitateen erdiak desagertzen dira (bai, horrela: 300.000 izatetik 100.000 —edo zero patatero— izatera pasatzen da) eta kopia batetik errekuperatu behar duzue memoria...
Gure bertsioa hau da: Wordfast classic v.6.10b 
ana
  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150625/62230a4d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago