[itzul] cebrallo eta ligre
kbiguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Lar, Maiatza 2, 10:44:32, CEST 2015
Wikipediaren arabera ingelesez ZORSE da , Z(ebra+h)orse. Frantsesez, ZÉBRULE, Zčbr(e+m)ule hitz elkarketatik sortua. Bide beretik joanez gero, euskaraz ZEBOR (zebra+behor), edo ZEBALDI (zebra+zaldi) izan liteke. Hitzak lekuz aldaturik, aldiz, eta ZALDI hitzak euskaraz elkartetan duen forma (ZAL) erabiliz, ZALTZEBRA aterako litzateke.
Edo, argiago agian, ZEBRAMANDO nahiz MANDAZEBRA aukera litezke.
Koldo Biguri
> El 2015 api. 28, a las 19:21, edurne <aztiri a bildua futurnet.es> escribió:
>
> Itzuli dituzue inoiz?
>
> "Un cebrallo o zebrallo es un hibrido de una cebra con una yegua".
> Eta "ligre" lehoi arrarena eta tigre emearena.
> Nola emango zenituzkete euskaraz?
> Mila esker
> Edurne
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150502/e7fc66ee/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago