[itzul] "Historias de una asociación". Elkarte baten mendeurreneko historia eta istorioak biltzen dituen liburua

Garikoitz Knörr de Santiago gari a bildua nonbait.com
Ost, Maiatza 27, 10:01:20, CEST 2015


Beharbada “kondaira” hitza erabil zenezake, euskaraz ere bi esanahi horiek baititu :

X elkartearen kondairak(,) haren mendeurrenean / haren mendeurrenkari

Bestela, zergatik ez hau?:

X elkartearen historia eta istorioak haren mendeurrenean

Eta, azkenik, proposamen libreago bat:

X elkartea: ehun urte, hamaika istorio


Garikoitz



> On May 27, 2015, at 10:38, joseba <joseba a bildua erroteta.com> wrote:
> 
> Egunon.
> 
> Elkarte baten mendeurrenari buruzko liburu baten gaztelaniazko izenburua "Historias de 'Elkartearen izena" en su centenario" da. 
> 
> Liburuak, berrogeita hamar kapitulutan, elkartearen historia eta istorioak, kontakizunak, historia osatzen duten istorioak kontatzen ditu.
> 
> Gaztelaniaz "historias" horrek esanahi bikoitza du.
> 
> Izenbururako ideia edo proposamenik?
> 
> Aurretik eskerrak emanez.
> 
> 
> -- 
> Beste barik
> 
> Joseba Berriotxoa
> 
> 946732769
> 
> 656759537
> 
> joseba a bildua erroteta.com <mailto:joseba a bildua erroteta.com>
> 
> www.erroteta.com <http://www.erroteta.com/>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150527/6b0afc51/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago