[itzul] Udaleko (Udal) Haur Eskola
jon-agirre a bildua euskadi.eus
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Or, Maiatza 29, 13:38:52, CEST 2015
Atzizkia jartzekotan: 'Udalaren haur eskola'
Atzizkia ez jartzekotan: 'Udal haur-eskola'
Atzizkia -(r)en tokatzen da, semantikaz. Eta izen hori arrunta denez ez du maiuskularik behar. Berrelkarketa egitekotan, bigarrenari marratxoa ipini.
Dena dela, Arrasaterako bada, zergatik ez 'ume eskola'?
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
From: Karmel Uribarren [mailto:kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net]
Sent: ostirala, 2015.eko maiatzak 29 12:36
To: ItzuL
Subject: [itzul] Udaleko (Udal) Haur Eskola
Kaixo, danoi!
Galdetu didate ea zelan jarri esaldi hori (errotulua da).
Zalantzan, antza...
Udaleko Haur Eskola edo Udal Haur Eskola
Hor jartzea hiru berba (hitz elkarketa) ... zer, ondo?
Zer pentsetan jatzue?
Nik neuk jarriko nuke 'Udaleko Haur Eskola'.
Ni prest zuen iritziak-eta kontuan hartzeko.
Eskerrik asko.
Karmel Uribarren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago