[itzul] Jendarte
Erkizia Itoitz, Joseba
j-erkizia a bildua habe.eus
Ast, Urr 1, 11:22:59, CEST 2015
Txalogarria iruditzen zait Ibon Sarasolaren ausardia, kontu honi buruz hizkuntzaren ez besteren alderditik begiratzeko erakutsia.
Nire ustez arrazoi du: batasunaren kontra ari dira "gizarte" baztertu eta "jendarte" (adiera jakin horretan) hitzetik hortzera darabiltenak.
Euskararen erabilerari ez dio inolako mesederik egiten erabilera hain errotua duen "gizarte" bezalako hitz bat baztertzeak. "Gizarte" hitzak egina duen bidea (eskola-liburu, literatura, kazetaritza, zientzia eta, batez ere, hizketa arruntean) orain desegiteak desmotibazioa eta zalantza besterik ez dio sortzen hiztunari. Zer egin behar dugu? Hiztegitik ezabatu giza, gizaki, gizabanako, gizadi, gizalege, gizakunde, gizagaixo eta gainerakoak?
"Jendarte" kosta ahala kosta irentsarazi nahi duena ez da ari euskararen aldeko interes hutsez, ez horixe. Zalantza etengabe horrek ez baitu inola ere laguntzen hiztun komunitatea sendotzen. Euskarak ezinbestekoa du finkotasuna hiztegian.
Gainera, hizkera sexistari dagokionez bere garaian berariazko hausnarketa egin ondoren, Emakundek berak, Euskaltzaindiak eta bestek ontzat eman zuten gizarte hitzaren erabilera.
Zertara dator orduan horretan tematzea?
--
Joseba Erkizia Itoitz
From: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus]
Sent: osteguna, 2015.eko urriak 1 10:09
To: ItzuL
Subject: [itzul] Jendarte
Ibon Sarasola: «jendarte» hitza erabiltzea jarrera erreakzionario bat da, «gizarte» hitzaren jatorriari begiratzen baitio, ez erabilerari.
http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/3475938/ibon-sarasola-jendarte-hitzaren-erabilerari-buruz-euskadi-irratia/
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/ba5fce37/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago