[itzul] Jendarte

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Urr 1, 18:18:53, CEST 2015


Oso ondo Ibonen eta Dionisioren argudioak. Baina beste bat erantsi nahi nuke, aipatu ez den argudio bat. 'Giza-' osagaiaren esanahitik emakumea baztertu nahi izatea, horixe bera da sexismoa. Orain dela urte gutxi arte, baziren ahots gutxi-gutxi batzuk '*irakaslesa', '*adiskidesa' eta horrelako sail oso bat bultzatu nahi zutenak, irakaslea gizona bakarrik dela argudiatuaz. Ez dakit ahaztu zaizuen, baina begiratu hemerotekak, gogoratzeko. Horixe zen sexismoa, gizartearen erdia normaltasunetik atera nahi izatea. Irakaslea, adiskidea eta abar pertsonak dira, eta pertsona horien sexua, arraza, erlijioa, ideologia eta antzeko beste tasun edo zertzeladak ez dira ageri hitzean.

 

Jendaurrean aspaldian entzun nuen beste astakirtenkeria bat 'emakume' hitza baztertu eta 'andere' erabili behar genuela da, '-kume' hori gutxiesgarria zela eta.

 

Argudio hau esan beharra dago. Izan ere, bestela, badirudi gizadia denok osatzen dugula diogunok sentsibilitate gutxikoak garela. Eta alderantziz da, gizaditik gizadiaren erdia baztertu nahi dutenak sexistak dira.

 

'Gizon' hitzari dagokionez, ez dut Mitxelena zuzenduko, euskararen historiaz gutxi dakidalako, baina gaur egun hitz horrek gizakumea soilik izendatzeko balio beharko luke, eta 'gizakia' baliatu gizon-emakumeak izendatzeko. Hor markatuko nuke sexu bereizketa, eta 'giza-' osagaia neutro utzi, gaur egun dabilen bezala.

 

'Jendarte' berba zuzena da, baina beste zerbait da, ez da 'gizarte' hitzaren esanahi berekoa.

 

Jon

 

 

 

From: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus] 
Sent: osteguna, 2015.eko urriak 1 10:09
To: ItzuL
Subject: [itzul] Jendarte

 

Ibon Sarasola: «jendarte» hitza erabiltzea jarrera erreakzionario bat da, «gizarte» hitzaren jatorriari begiratzen baitio, ez erabilerari.

http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/3475938/ibon-sarasola-jendarte-hitzaren-erabilerari-buruz-euskadi-irratia/

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

 

________________________________

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/40a419ac/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151001/40a419ac/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago