[itzul] Login
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 16, 14:03:43, CEST 2015
Aupa,
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
zuen (2015(e)ko irailak 13 19:21):
>
> Kaixo: nola ematen dituzue bi horiek?
>
> - Registro por login
> - Login incorrecto
Gehienetan 'login' aditz gisa agertzen da: 'hasi saioa'.
Dena den adibide hauetan izena da eta kasu horietarako 'saio-hasiera'
erabiltzen da. Erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren konbinazioa esan
nahi du.
Beste okasio batzuetan, 'login name' kasu, 'saioa hasteko izena'
formara jo daiteke.
Lehenengo adibidean, toki murriztapenik ez balego, argibidea ematera
joko nuke. Hortaz:
- 'Erabiltzaile-izen eta pasahitz bidezko erregistroa'
- 'Saio-hasiera okerra'
Julen.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago