[itzul] Ofizioaren aldarria Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Ira 29, 11:28:51, CEST 2015


Irailaren 30ean, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harian, lanbidearen aldeko aldarria plazaratuko du EIZIEk, euskal itzulpengintzak azken urteotan egin dituen aurrerapenak eta bizi dituen kezka eta erronkak jendaurrean ezagutarazteko. Horretaz jardungo du Mikel Garmendia EIZIEren lehendakariak Donostiako Udal Liburutegiaren Sotoan antolatu dugun prentsaurrekoan, goizeko 10:30ean.

Bestalde, Senez itzulpen-aldizkariaren 46. zenbakia kaleratu du aurten EIZIEk, eta aurtengo alearen berri emango du Karlos del Olmo aldizkariaren zuzendariak. 


Itzultzaileok ere geure aldarriak egiteko aukera

Itzultzaileon aldarriak, kezkak, nahiak, goraipamenak entzunarazteko egun aproposa dugu San Jeronimo eguna. Horretarako, sare sozialetan (Twitter, Facebook, Linkedin eta Google+) hashtag batzuk sortu ditugu (#ItzAldarria, #itzultzaileeguna).



Mila Garmendia
www.eizie.eus
943 277 111





Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150929/ccfc6a6a/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150929/ccfc6a6a/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago