[itzul] Polinomios de grado dos/de segundo grado

PATXI ANGULO patxi.angulo a bildua ehu.eus
Or, Api 29, 10:10:02, CEST 2016


Egun on,

matematikan maila eta ordena erabiltzen dira ideia desberdinak  
azaltzeko; esaterako, "polinomioaren maila" eta "deribatuaren ordena"  
erabiltzen ditugu.

Nik ordena erabiltzen dudanean honela egiten dut: "bigarren ordenako  
deribatua" edo "2. ordenako deribatua". Piskunov-en azken bertsioa  
prestatu genuenean, deribatuen ordena orokorra idazteko "n" erabiltzen  
denean, "n ordenako deribatua" (puntu gabe) (irakurri ene ordenako  
deribatua) idaztea proposatu nuen, ez idazteko "n. ordenako deribatua"  
(irakurri enegarren ordenako deribatua).

Erabilera horretaz bereizteko, mailarekin "bi mailako polinmio" eta "2  
mailako polinomio" erabiltzen ditut. Egia esan, "lehen mailako  
polinomio" ere ateratzen zait.

Besterik ez,

Patxi Angulo




Josu Garate Golmayo <josugarate a bildua gmail.com> erabiltzaileak idatzi du:

> 2. mailakoa
>
> Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> apirilak 29 08:18):
>
>>
>> Nola ematen duzue hori euskaraz? 2. mailako polinomioa ala 2 mailakoa?
>>
>>
>> Letraz osorik idazten denean, badirudi joera «bigarren mailako
>> polinomioak» dela, ez nahasgarri izango litzatekeen «*bi* mailako
>> polinomioak».
>>
>> Beraz, zenbakia erabiltzekotan, ordinala erabili behar da: «2. mailako
>> polinomioak».
>>
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.eus
>> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>>







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago