[itzul] Karolingio/karolingiar

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Api 29, 13:13:53, CEST 2016


Esan nahi nuen gizaki-izen bereziei erantsita «jarraitzaile» adierako 
izenondoak sortzen direla: chomskytar, sabindar, karlostar, luterotar... 
eta kasu hau (karolingiar) zalantzazkoa iruditzen zaidala.

2016/04/29 12:04(e)an, JMN JMN igorleak idatzi zuen:
> Unibertsitatean Karolingio erabili ohi da. Suposatzen dut dinastia 
> Karolingioa zelako eta, beraz, baduelako -(t)ar horrek ematen duen 
> taldekide kutsu hori. Nik Borboiak (ez Borboitarrak) edo Bisigodoak 
> (Bisigodotarrak) bezala ikusten dut.
> -(t)ar atzizkiari dagokionez: "Gora gu ta gutarrak" "Espazio-ontzi 
> estralurtarra" "hamartarra"
>
> 2016/04/29 10:37(e)an, Ander Altuna-UEU igorleak idatzi zuen:
>> Inperio Karolingioa bide da esapide egokia (Elhuyar eta 
>> Onomastika-EIMA). «Karolingiar» ere erabiltzen dute batzuek, baina 
>> zer deritzozue?/-(t)ar/ atzizkia izen bereziei erantsi behar zaie, ezta?
>
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
> Avast logo 
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=emailclient> 
> 	
>
> El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en 
> busca de virus.
> www.avast.com 
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=emailclient> 
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160429/f85ac265/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago