[itzul] FW: euskararen desafektua
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Abe 7, 13:10:02, CET 2016
Neure aurreiritziak izan daitezke, baina egungo euskaldun eskolatuei halako irakurgai agorrak emango bagenizkie --santuen bizitzak, irakaskizun moralak eta halakoak esan nahi dut--, ez lukete berriro ere euskarazko libururik hartuko.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Diez de Ultzurrun, Periko [mailto:ultzu a bildua parlamento.eus]
Sent: miércoles, 07 de diciembre de 2016 12:49
To: ItzuL
Subject: [itzul] FW: euskararen desafektua
Izan daitekea euskaldun eskoladunik gure prosa egilerik hoberenen testuak irakurri gabekorik?
Zerrenda hagitzez ere luzeagoa izan liteke, jakina.
PD Denok dakigu ez dela derrigorrezkoa haien obra guztiak bururik buru irakurtzea.
Bide batez, ez da makala askok eta askok egindako lana, batez ere Arantzazuko Biltzarraz geroztikakoa, XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako “inboluzioari” aurre egiteko, bai eta hortik etorritako gaitzak eta kalteak berdintzeko ere.
From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Sent: asteazkena, 2016.eko abenduak 7 12:36
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] euskararen desafektua
Mesedez!
Irakur dezagun "Zergatik den egia eboluzioa", euskaragatik eta edukiagatik.
Lehen kapitulua derrigorrezkoa izan beharko litzateke DBHko ume guztientzat, euskaragatik eta edukiagatik.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Diez de Ultzurrun, Periko [mailto:ultzu a bildua parlamento.eus]
Sent: asteazkena, 07 de abendua de 2016 12:32
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] euskararen desafektua
Ataka ustez gaitz hauetarik ilkitzeko pare bat gomendio:
Irakur dezagun etengabe “Gero” (Pedro de Aguerre y Azpilicuetaren lan balios bezain famatua), “Bi Saindu eskualdunen bizia”, eta Mendiburu eta Cardaberaz izkiriatzaile handien lanak.
PD Astirik izanez edo geldituz gero, Joan de Beriain eta Joaquin Lizarraga Elkanokoarenak.
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161207/eb21c865/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago