[itzul] ¿Comunidad Autónoma de Euskadi?

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ost, Ots 10, 13:58:56, CET 2016


Gaztelerazko testu batean agertu zaigu, sigla eta guzti -CAE-, eta harrituta gelditu gara.

Gero, gure memorietan begiratu, eta dezentetan erabilita dago, bai orain dela urte batzuetako testuetan bai gaur egungoetan.

Googlen galdetuta ere, ugari azaltzen da, lehen eta orain, baita Eusko Jaurlaritzaren testuetan ere. Egin bilaketa haren webgunean:

http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/inicio/

Guk uste genuen hau bakarrik zebilela: Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV), eta euskaraz Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE).

Ba al daki inork okerreko erabilera den, biak zilegi diren, edo ofizial bakarra zein den? (gaztelaniaz, noski, zeren euskaraz aspalditxotik finkatua eta hedatua baitaukagu bestea, Hiztegi Batuan datorren bezala)



________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160210/66f80d54/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago