[itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Urt 5, 20:20:05, CET 2016
Orduak ahaztu barik:
arratsaldeko hirurak arte
hamabietatik ordu bata arte (singularrean)
...
Asier Larrinaga Larrazabal
(Banoa etxera, Hiru Erregeek zer ekartzen didaten ikustera)
From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Sent: martes, 05 de enero de 2016 19:48
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Beharbada, Juan, zuzen zaudete, eta ahoskatze-gorabehera baten ondorioa baino ez da "igandea arte" hori, baina niri zalantza bat sortu zait. Nondik irten dira pluraleko formak? Analogiaz?
Ereduzko Prosa Gaur datu-basean, era honetako adibideak aurki daitezke:
· Gabonak arte
"Gabonak arte mankutsetan ibiliko gara" bota zuten erronka.
· egunak arte
Hilabete bat pasatu nuen etxen, irailaren lehen egunak arte:
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: martes, 05 de enero de 2016 17:14
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Kaixo, Laxaro:
Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean ere erabili zen gaia zeharka , eta garbi geratu da, ustez, "igandea arte" "igande(r)a arte" ahoskatzeko modu bat baino ez dela. Izan ere, bestela, "hurrengo igandia arte" liokete hiztun askok, eta ez da halakorik noski?
Aukerako aldaerak, beraz, hauek dirateke idatzian:
-(hurrengo) igande arte (ekialdeko forma)
-(hurrengo) igandera arte (mendebaldeko forma)
Hurren(gora) arte. Segi bizkor.
ALBERDI GOROSTIAGA, ANDRES MARIA<andresalberdi a bildua irakasle.net<mailto:andresalberdi a bildua irakasle.net>> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urtarrilak 5 12:53):
Euskaltzaindiak araurik ez. Horrenbestez, ikus EIMAren "Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak", 177. or.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Laxaro [mailto:laxaro a bildua gmail.com<mailto:laxaro a bildua gmail.com>]
Bidaltze-data: ig., 2016/01/03 16:47
Nori: ITZUL
Gaia: [itzul] Igandera bitartean / Igandea bitartean
Arratsalde on!
Goiko bi horien artean ba al dago inolako araurik, bata zein bestea
hobesteko?
--
Laxaro
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160105/c7bbc4f3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago