[itzul] Pasar hilos flojos

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Uzt 14, 11:47:46, CEST 2016


Kaixo, Juanjo:

Ez da gauza bera. Lehenengoa "hilvanar
<https://www.youtube.com/watch?v=4P2rTlQxY68>" da, hau da, josteko diren
oihal zatiak elkartzea. Puntada handiekin josten dira oihal zatiak,
behin-behinean, kotoizko hari ahularekin (erraz kendu ahal izateko).

"Pasar hilos flojos <https://www.youtube.com/watch?v=1BkzcwfmvuU>", berriz,
oihal zatiak alde guztietatik markatzeko balio du.

Niri, boteprontoan, "hari lasaiak pasatzea" edo "hari lasaiekin jostea" otu
zait, baina tira, beste formularik ezagutzen baduzue...





Juanjo Respaldiza<jjrespaldiza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko uztailak 14 10:38):

> Albaindu?
>
> http://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/albaindu
>
> Ondo izan
>
> Juanjo
>
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko uztailak 14 09:57):
>
> Kaixo:
>>
>> Joskintza-kontu batekin natorkizue. Badakizue zelan den goiko hori
>> euskaraz? "Puntada de sastre" ere deitzen zaio, antza...
>>
>> Azalpentxoa hemen
>> <http://anilegra.blogspot.com.es/2012/09/marcar-la-tela-para-que-sirven-y-como.html>
>> .
>>
>> Milesker!
>>
>> Patricia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160714/55f5624d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago