[itzul] Fwd: Convertirse en tu otro yo
Ainara Ruiz
ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 14, 16:45:09, CEST 2016
Nik ez nuke "zu" erabiliko "tu otro yo" itzultzeko: azken batean, "otro yo"
horretan, "yo"k ez dio aipu egiten singularreko lehengo pertsonari,
"identitate"ari baizik ("ego"a edo “ni”a).
Norbaiten beste identitatea (bakarra), beste aldea, edo ifrentzua
adierazteko, "Nire/hire/haren/gure/zure/zuen/haien beste NIa" edo "alter
egoa" erabiliko nuke, eta “ifrentzua”, “beste identitatea” eta “beste
aldea” ere bai, testuinguruaren arabera.
Norbaiten beste identitate bat (bi baino gehiago izateko aukera bada),
"Nire/hire/haren/gure/zure/zuen/haien beste NI bat" edo "alter ego bat"
erabiliko nuke; “beste identitate bat” eta “beste alde bat” ere izan
litezke, baina aurreko kasuan baino erabilpen murritzagokoak iruditzen
zaizkit.
Aurreko kasuetan (“NI”a erabilitzean), bi identitate/alde (edo gehiago)
duen pertsona bakarraz arituko ginateke.
“Beste zu”, ordea, beste pertsona batez/batzuez aritzean erabiliko nuke;
adibidez, zientzia-fikziozko testuinguru batean, norbait klonatu/bikoiztu
dutela-edo adierazteko: hori ere “zu bat” da, zure klon bat delako (eta,
beraz, “zure identitatea” erreklamatzeko eskubide bera izan lezake), baina
ez da “ZU”, beste pertsona bat baizik; “beste ZU BAT da” beraz.
Eta, galdetutako “convertirse en tu otro yo” hori mugatuan dagoela kontuan
hartuta (bakarra da, ez baita “otro yo tuyo” edo “otro de tus otros yoes”),
honela emango nuke:
- “zure beste nia bihurtzea”
- “zure infrentzua bihurtzea”
- edo, “zure alter egoa bihurtzea”
(eta zu bihurtzen zarela esannahi izanez gero, "zure" beharrean, "zeure").
· · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
·
Ainara Ruiz (ainara.itzultzailea a bildua gmail.com)
· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
From: Magdalena Gazda <mgazda75 a bildua gmail.com>
Date: 2016-05-13 11:42 GMT+02:00
Subject: Re: [itzul] Convertirse en tu otro yo
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Kaixo,
"Alter ego" erabili nahi ez baduzu, "mi otro yo" >> "nire beste ni" izango
litzateke. Horrela adierazi du behintzat Bertol Arrieta idazleak:
http://urolakosta.hitza.eus/2012/10/04/bertol-arrieta-%C2%ABnire-beste-%E2%80%98ni%E2%80%99-horiek-biziko-lituzketen-bizitzak-bildu-ditut%C2%BB/
Horrela bada, "tu otro yo" hori euskaraz "tu otro tú" izango litzateke,
beraz, nik "zure beste zu (hori) bihurtu" proposatuko nuke.
Ondo izan,
Magda
2016-05-13 10:31 GMT+02:00 Patricia Jorge Kuartango <kuartango a bildua gmail.com>:
> Ejem: "zure/zeure alter ego bihurtzea" hobe, ez?
>
> Dena dela, gaztelaniazkoa ez dut oso ondo ulertzen: "convertirse" horrek
> zer esan nahi du, norbera ez den beste bat bihurtuko dela norberaren alter
> ego?
>
>
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko maiatzak 13 10:27):
>
> "Zure/Zeure alter ego bihurtu"?
>>
>> Asteburu on zuri ere!
>>
>> Patricia
>>
>> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko maiatzak 13 10:12):
>>
>> Kaixo: norbaitek lagunduko dit horrekin? Ez daukat besterik, hori bere
>>> horretan. Eskertuko nizueke.
>>>
>>> Asteburu on
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>>
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=emailclient> Libre
>>> de virus. www.avast.com
>>> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=emailclient>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160514/8bbc5835/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago