[itzul] "Sobrehilado"

Miren Ibarluzea miren_ibarluzea a bildua hotmail.com
Al, Maiatza 16, 14:31:13, CEST 2016


Faufiler: piezak behin-behinean josidira, ez mugitzeko. 
Surfiler: oihalaren ertza josi da, oihala zirpildu ez dadin. 

Ez dira sinonimoak, beraz. 

Euskarazko ordainak zein diren... 

BASTATU //// ERTZA JOSI dakar Elhuyarrek. 

ilbandu, albaindu, bastatu //// barrena | mendela | petrala josi; Labayru hiztegiak. 

M.I. 


From: a.mujika a bildua elhuyar.com
Date: Mon, 16 May 2016 14:01:57 +0200
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] "Sobrehilado"

OEHren arabera, "faufiler" da bastatu.
"surfiler" ("sobrehilar") eta "faufiler" ("hilvanar") sinonimoak al dira? Ezetz esango nuke, baina, zoritxarrez, nik ez dakit josten.
Alfontso Mujika Etxeberria 


    
    
      
    
    
       
        a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3 

          Osinalde industrialdea

          20170 Usurbil
        
      

www.elhuyar.eus



    
  




  
    
      Mezu
 honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan 
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu
 ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera 
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
 kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi 
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
    
  



2016-05-16 11:49 GMT+02:00 xanoth.eh <xanoth.eh a bildua wanadoo.fr>:
og., 2016.eko mairen 12a 18:36(e)an, Alfontso Mujika Etxeberria igorleak idatzi zuen:


Frantsesez, "surfilage" esaten da gaztelaniazko "sobrehilado":

<surfilage: Action de surfiler un bord d'étoffe coupé, pour l'empêcher de

s'effilocher>



eta "surfiler" da aditza. Eta, horretarako, Jean Duvoisinek "hariz jotzea"

eman zuen bere hiztegian. Hoberik ezean, aski egokia izan liteke esatea

ehuna hariz jotzen direla desegin ez dadin. Alegia, hori ontzat ematera,

"sobrehilado" ekintza "*hariz jotze*" esan liteke.




'Bastatu' Ipar eta Ekialdeko euskalkietan (basta / bastatze(/-dura)) [Iturriak : Lafitte, Casenave...]

Xan Othaburu




 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160516/cfc63c8c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago